Kantati gustoku badozu ezin zeinke galdu ekimen hau. Entsaxun egunak ipinitxue onezkeo: Otsailak 11 eta 25, Martxoak 11 eta 18 eta azkana Apirilak 25. Entsaxuk Zubi-Zahar herri ikastolan ixango diz goxeko 11:00 etatik eguerdiko 13:00. ZoragarriXE ixango da. Anima!
Ederra plana antolatuzku AURRERA MENDI TALDIk Otsailak 12 rako. Lelengo ta behin mendi buelta ederra, ASTIGARRAGA-SAN MARKOS GOTORLEKU-SANTIAGOMENDI-ASTIGARRAGA, ta gero IPINTZA sagardotegire bazkaltzea, dana 50 euron trukin. Ixena emoteko azkan egune Otsailak 6 (astelehena) eta betiko tokixan apunta, ANAITASUNA tabernan. Jantzi mendiko botak eta egurre aldapan gora!
Otsaillak 5 (domeki) kofrai zaharrin arratsaldeko 6 retan batzar informatibu + lelengoko entsaxu prestatu dabe, herrixan antolatu nahi dan EUSKAL JAXAN parte hartzeko. Dantzaxe za? edo dantzan ibilitxaku? Etorri eta gerrixe mobiu! Denpori eukikozu eguneratzeko, EUSKAL JAXE Martxoak 25 in ixango da.
AURRERA K.E. futbol talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak diz azpixan ikusiko dozuenak. Aurreran partiduez gain, Mutriku FTko kadete mallako neskak be Zaldupen jokatuko dabe, domekan 17:30tan. Aupa AURRERA tra ka tra!
Kontzertazu antolatu dabe Otsailak 11 eako Portuko ranpan LIN TON TAUN taldiaz. Sarrerak salgai daz Noya tabernan, Zurrumurru liburu dendan eta Ibilaldiko dendan 8 euron trukin, takillan 10 eurotan eongo diz bertan egunin (beti be gelditu ezkeo).
Emakume hori barrez da beti… Ez da arduratsu ixango.
Emakume horrek ez du inoiz barreik etxen… Amargata eongo da.
Emakume horrek gauza guztixakin etxen dau barre… Tuntun samarra ixango da.
Emakume horrek ez dau ixeatxik barreik etxen… Handiustea ixango da.
Emakume horrek graziosi dala uste dau… Bañe emakumik ez diz umoregile onak.
Gustoku dot emakume horren umori… Ez dau emakumi emoten.
Arduragabik, amargatakuk, tuntunak, handiustik, umoregile kaskarrak, emakumik ez diruditenak… Ongi etorrixak ixango diz taller honetan. Barre eingo dou alkarreaz, hasteko eta behin geure buruai eingo dotzau barre. Sudur gorri bateaz kamuflata anonimotasune mantenduko dou.
EGIN BARRE! Umore tallerra ikuspegi feministatik, Beatriz Egizabal eta Paki Caballeroaz.
Portuko Ranpakuk be hasiera politxe emotze 2023. urtiai, bigarren kontzertu honeaz. KRISTONAK eta DOE taldik iku eta entzuteko aukeri emotezkulako Urtarrillak 28 xan RADIXU irratixan 32. urteurrenan ingurun antolatu daben ekimenan barrun. Kontzerture juteko asmu badakazue, hartu lelengotik sarrerak NOYA tabernan edo ZURRUMURRU liburu dendan 8 euron trukin.
Honek ixango diz asteburu honetan AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Hurreatu Zaldupea ta anima gure jokalaxak, Aupa AURRERA TRA KA TRA!