Otsailak 21, KARNABAL martitzena!

Herriko ikastetxik mozorrotute kalea urteteko egune bihurtu de egun hau, umikin batea gurasuk, noski. Aspaldi baten suerte txarra dan eukitxen egune dala esan birdou, eguraldixe dala ta, ia ongun hori aldatzen dan eta denpori geure alde dan. Azpixan ikusiko dozuen kartelin ikusiko dozuez egunin tzir egongo dizen ekitaldixak. Ia ondo pasten douen danok, mozorroz jantzirik.

JOSE MARI NABERAN IV. herri krosa!

Martxoan 19 xan (domeki) ospatuko da herrixan, IV. herri krosa JOSE MARI NABERAN, Zubi-Zahar herri ikastolik eta XE Ibilaldia 2023 xak antolatute. Aurten be hiru ibilbide eukikotxu: txikixe (380 mt) ertaine (1.340 mt) eta handixe (7.200 mt). Lelengoko bixeta juteko 2 euro ordaindu biko da eta batzen dan diru YAALAH elkartintzako ixango da. Nausixanin 12 euro ordaindu biko da. Azpiko kartelin dakazue bakotxan ibilbidi. Hasi beroketakin eta hartu parte!

Badatoz Iñautexak 2023! (udal egitarau)

Hamen dakazue aurtengo karnabaletako udal egitarau, beti lez bete beti! Ez diz faltako Kantujiri, playbacka, kalez kaleko dantzak, erromeixi…Onezkeo mozorroren bat prest dakazue, guk bai!

Gogoratu Playbackin parte hartezeko ixena emon birdozuela eta epi otsailak 17 xan amaitxen dala. Azpixan dakazue bertan parte hartzeko oiñarrixak. Umoreik ez datxile falta, lotsi etxin laga ta ata kalea zeure barruku!

RADIXU irratixan 48 ordu jarraixin (irratsaio berezixe)!

RADIXU irratixan 48 ordu jarraixin barrun irratsaio berezi bat antolatu dabe PABLIO GONZALEZ kazetarixan ingurun. PABLO GONZALEZ kazetari euskaldun bat da eta Polonian da atxilotute jakingo dozuen latxeik (Rusun aldeko espii dala akusaziñoipin). Asko ixan diz beran askatasune aldarrikatu daben lagunak, bai kazetaritza mundun, bai politika mundun, bai instituziñoik, eta zelan ez komunikabidik, hor sartzen da RADIXU irratixe. RADIXUk beran babes osu eskeintzen dotza, bai berai bai etxekuai, pasaten dazen egoera gogorratxik.

PABLO GONZALEZ FREE! kanpañiaz bat etxen dau RADIXU irratixak (105.5 fm edo radixu.info)

RADIXU irratia 48 ordu jarraixin!

Aurten RADIXU irratixak (105.5 fm edo radixu.info) 32 urte betekotxu eta hori ospatzeko hainbat ekimen antolatutxu, kontzertuk portuko ranpan eta zelan ez 48 orduko zuzeneko emanaldixe. Beheko kartelin ikusiko dozuen latxeik, lengo eta gaurko irratsaxuk alderatuko diz.

Etxetik ezin urtenda eongazenin hain beharrezku ixan dan tresniaz ahaztu einga? Biztu RADIXU ta gozatu belarrixak! Ia beste 32 urtetan entzuten zatxuauen! ZOIXONAK!