Emakume hori barrez da beti… Ez da arduratsu ixango.
Emakume horrek ez du inoiz barreik etxen… Amargata eongo da.
Emakume horrek gauza guztixakin etxen dau barre… Tuntun samarra ixango da.
Emakume horrek ez dau ixeatxik barreik etxen… Handiustea ixango da.
Emakume horrek graziosi dala uste dau… Bañe emakumik ez diz umoregile onak.
Gustoku dot emakume horren umori… Ez dau emakumi emoten.
Arduragabik, amargatakuk, tuntunak, handiustik, umoregile kaskarrak, emakumik ez diruditenak… Ongi etorrixak ixango diz taller honetan. Barre eingo dou alkarreaz, hasteko eta behin geure buruai eingo dotzau barre. Sudur gorri bateaz kamuflata anonimotasune mantenduko dou.
EGIN BARRE! Umore tallerra ikuspegi feministatik, Beatriz Egizabal eta Paki Caballeroaz.
