Honek diz AURRERA futbol talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

Honek diz AURRERA futbol talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

Azpixan ikusiko dozuenak diz astebukaera honetan Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partiduk AURRERAko talde desbardiñak. Aupa AURRERA tra ka tra!

Bat, bi eta zeatxik ez hirugarrena? Deialdi iraixe eindabe ANDRAK ERRAMUTAN taldekuk irailak 25eako arratsaldeko 6retako Etxelilan. Emakumi bazaz, 45 urtetik gora badakazu eta arraunin etxi nahi badozu, baldintza guztik beteten dozu. Kirola ein ta jente jatorra ezautu zeinke, Anima eta emon ixena!

Azpixan ikusiko dozuenak diz AURRERAko talde desbardiñak ongo astebukaeran Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak.
*Nausixak liga txapelketi hasiko dabe zapatun!
Aupa AURRERA tra ka tra!

Irailak 20an (ongoxe zapatun) ospatuko da herrixan Ondarruko X.Txistu Eguna. Herriko zein beste herri batzutako txistulaxak batuko diz zapatun Ondarrun, Udalan eta Ondarruko Txistulariak taldin eskutik. Eguerdiko 12xetatik aurrea kalez-kale ibiliko diz ta Soñuk matxe badozu gozatu belarrixak txistun doñukin!


Ongoxe zapatun (Irailak 20), Arbide Egune antolatu dau eskalada taldik. Latxanbre Enparantzan (goxeko 11etatik eguerdiko ordu bixeta) eta Zubi Zaharrin (arratsaldeko 4retatik aurrea) ospatuko dabe eskalatzailin jaxe.
*Gogoratu: psikoblok txapelketan ixena emoteko azken eguna irailan 17a, eguaztena, da.
Ongo euen arratsaldeko 6:30tan aurkeztuko da herrixan, BETI ESKAMAK KENTZEN liburu (Kontserba fabriketako andra langillin ingurun). Hizlari lez, AMAIA APRAIZ SAHAGUN eta MARIA ROMANO VALLEJO eongo diz eta bide batez Ondarrun grabatako bideu eskeiniko da. Gogoratu, Kofrai zaharreko 2. solairun ixango dala aurkezpena.
*BOGA-BOGA emakume elkartik eta Ondarruko udalak elkarlanin antolatute.

Zenbat bidar geatu gaz gogukin bai Zapato Azulin bai Arrantzale egunin antolatzen dizen Euskal Erromexetan dantzan etxeko? Ba hamen dakazu aukeri zeube egun horretan bestin artin eoteko.14 urtetik gorakuntzako Euskal DANTZA ikastaru antolatu dau KRESALA kultur elkartik. Ixenak emoteko epi, Irailak 1etik 9 bittartin behian agertzen dan korreo postan. Baixakutan ixango diz Entsaxuk ta Irailan 12xan hasiko diz, tokixe, Kofrai Zaharreko 3.solairun. Anima ta hartu parte!

Urtero gai desbardiñak proposaten dotxue jaxetako Kuadrilla eguneko mozorruk zelakuk ixango dizen eta aurtengu FANTASIA ixango da. Mitologia, ipuinetako pertsonaiak, unikornioak, dragoiak, itsas lamiak, ipotxak, pertsonaia magikoak…Denporiaz zabize disfraza prestateko, ibili imaginaziñoi eta etxin laga lotsi.

Pasan baixakun zabaldu ben aurtengo liburo azoki Alameda ondun eta ongoxe hillan 27rarte atik zabaldute eukikotxuz. Ez galdu aukera hau eta gozatu aurtengo nobedade barrixakin!
