Apirilak 29 (eguaztena) Ondarruko euskal Wikiemakumeok aurkezpen hitzaldixe.

Datorren eguaztenin (Apirilak 29) Ondarruko Wikiemakumin aurkezpen hitzaldixe eukikou Etxelilan arratsaldeko 6tatik aurrea. Aurkezpena Ondarruko eta Durangoko Wikiemakumin partaidin ahotik entzuteko aukeri eukikou ta ondoren luntxe egongo da.

*Zeintzuk diz WIKIEMAKUMIK? Ikuspegi Feministi eta berdinzale ikuspegi batetik Wikipedia elikatzen dabizen taldik diz.

Gaur, Apirilak 17 (baixaku) GERNIKA BATALLOI askatasunaren ametsa, liburun aurkezpena Kofrai Zaharrin!

II. Mundu gerran GERNIKA BATALLOI sortu ben Euskaldunak Frantzi aldin Hitlerren gudarostin aurka borrokatzeko ta batalloi horren barrun hainbat Ondarrutarrek (15 lagun baño gexa ei zin) bertan parte hartu benak. Horren guztin harire, FRANCK DOLOSOR HALTZAk Eitbko kazetari ezagunak, liburu bat idatzi dau gai horren bueltan eta Gaur, Apirilak 17 (baixaku) liburun aurkezpena eingo dau Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30xetan. Ekitaldixe,GUDARI Ondarrutarran senidik antolatu dabe. Hurreatu entzutea!