Apirilak 20 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, BI HIZKUNTZA ERABILTZEAK GURE BURMUINEAN ERAGINIK AL DU?

Apirileko hitzaldixe eukikou apirilak 20xan (astelehena) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30xetan Zientziaren Giltzak elkartik antolatute. Ixenburu lez, BI HIZKUNTZA ERABILTZEAK GURE BURMUINEAN ERAGINIK AL DU? Hizlari lez, MIREN ARANTZETA PEREZ Hizkuntzalai kliniku etorriko da. Zer pasaten ete gasku burun barrun berba etxen douenin jakin nahi dozu? Hurreatu entzutea!

Apirilak 12 (domeki ) 2026ko BOGA mendi martxa!

Beste behin be hamen da aurtengo BOGA mendi martxi ONDARRU-ONDARRU (Apirilak 12xan), Zubi Zahar herri ikastolik antolatute. Bi ibilbide eukikotxuz, bata, luzi (23 kilometroku) eta besti txikixe ( 10 kilometroku). Ixen emotik: boga.aurreramt.org . Nahiz eta mendi martxi eztan profesionalantzako, komeni de prestaketak einde juti mendire, ganorazko oinetakuk, jateko apurre eta hidrataziñoirako ur botillaren bat be. Anima eta hartu parte!