Euskal Dantza ikastaru irailetik ekaina bittartin!

Ondarru herri dantzaxe ixanda betidanik, gogoratu besteik ez dakau herrixan ez hain urte asko hiru dantza talde euazela. Denborik aurrea eindau bañe garrak hor jarraitzen dau (Arrantzale egunin Kafeko atzi ikusti baño ez dakazue hori baieztateko) ta KRESALA K.E.tik aukeri emoten dosku ikastaro baten bidez Euskal Dantzak ikasteko. Baldintza batzuk bete birdiz, 14 urtetik gora euki, Sei laguneko taldi gutxieneku ixan birde eta Abuztuak 31tik Irailak 7arteko epi ixenak emoteko. Animaten zaz?

Abuztuak 10 (astelehena) SAN LORENZO egune ASTERRIKAn!

Euzkitxan beru ASTERRIKAn giru, esaldixe zabaldu dabe aurtengo ASTERRIKA eguneako, Abuztuak 10 astelehena. Berritxu ixatez, Ondarrutarrok matxe douen auzu ixan da beti bai lehen bai on. Egitarau zabala presta dabe egun horretako: Goxetik giru berotzeko txistu doinukin hasiko dabe egune, Ikurriñan igoerin ondoren herri kirolan erakusketi eongo da, trikitrilaxak be ezti faltako. Jolasakin jarraitxuko dabe arratsaldin, illuntzeako laga dabe bertso ekitaldixe, MIREN AMURIZA eta UNAI ITURRIAGAz ta gau giru alaitzeko Dj L.

*Jan edanik ez da faltako egunin tzir, beraz norberak erun bihir dau gogu. Hurreatu, ez zaze damutuko!

Ekainak 27 (zapatu) ZAPATO AZULE 2026!

Ekainak 27 (zapatu) ixango da aurtengo ZAPATO AZULE ospatukouen egune. Hasteko, FELIX BERISTAIN AMALLOBIETA margolai Ondarrutarrai eitze kiñu antolatzallik ta beran margo baten oiñarritxutako pintxuri ixango da aurtengo jaxan kartela.

Egitarau be zabaldu dabe, ta betiko lez aspertute amatxukou, ixe eztalako azpixan ikusiko dozuen latxeik.

Ta zelan ez, DINA MARTXI be prest da. Bizikletaz eta mendiz, TOLOSAtik ONDARRUre, ixen emotik Ekainan 23 eta 24an Plaza Musikan, arratsaldeko 7retatik 9xeta. Beheko kartelin dakazue bete beharreko baldintzak eta gogoratu ez dizela pasiarak, prestakizune bihir dala bertan parte hartzeko.