Uztailak 20xan Arrigorri hondartzan eingo dabe aurtengo “ELENA FERNANDEZ ITURRIOZ memoriala”itsas lasterketi, Ondarruko igeri taldik eta Udalak antolatute. Aurtenguaz 37.ixango da eta bertan parte hartzeko helbide honetan emon birdiz ixenak: https://ondarruit.eus/eman-izena/
Gaur (baixaku) beste kontzertazo bat eukikou Plaza Musikan MELISSA&THE JACKS taldiaz illuntzeko 8retatik aurrea. Talde zein bakarkako abeslari ezagunan doiñuk entzungou euran ahoetatik.
Ongoxe baixakun hasi eta datorren domeka bittartin udal erakusketa aretun eongo da ikusgai NUEVO ANCHUSTEGUI “GURE SEÑORITI” txalupin histoixi. Udalan kultur sailak ekarri dau herrire Bilboko Itsasmuseumetik. Behian dan kartelin dakazue ordutegixe, hurreatu ikustea, merezi dau eta.
Zeñek pentsakoban hasiera baten onarte allako zile andrak erramutan ekimenan partaidik? Kostantzixi, burugogortasune, giro jatorra… danak bat ein eta erronkiai aurrea etxi lortu dabe. On azkan txanpan sartu diz eta ikasturtiai amaieri emoteko bi eguneko egitarau antolatu dabe. Uztailak 6 eta 7xan ONDARRU-DONOSTI eta DONOSTI-ONDARRU jun etorrixe erramutan eingo dabe. Tartin geldialdixak eingotxue bai ORIXO eta batxe be ZUMAXAN ta MUTRIKUn. Dana ezta ixango iserdixe atati eta bazkaxak, manifestu irakurketak eta kalejiri be uztartuko dabe. Ongi etorrixe be emon bikotzau ezta? Guk bai, behintzat!
Egun berezixe aukeratu dabe ongun AURRERA MENDI taldekuk irteeri etxeko, batzuk parrandan ibiliko dizen bittartin bestik mendi irteera jungo diz, LEGATE mendire. Uztailak 4rarte emon zeinke ixenak ANAITASUNA tabernan eta 15 euron trukin egun ederra eta lagun artin egun pasa etxeko aukera ederra.
*LEGATE Baztango (Nafarroa) Lekaroz eta Elizondo herrixan artin dan mendixe da (870 mt) ta behian ikusten dozuen latxeik tontor ikusgarrixe dauke.
Aurrera esan gendun RADIXU irratiko lagunak buru belarri ebizela egitarau potolu preparaten eta esan eta ein. Gaur bertan eindabe aurkezpena eta guk zeuei eskeintzen dotzuau. Danetik eukikou zapatun, Kamiseta azoki, antzerkixe, jan edanin ibiltxeko tokixak, kiroleruntzako egune, herrixan falta dizenan aldeko konzentri, jolasak txiki ta nausixantzat, dantzan etxeko aukeri, musika taldik gor geatzeko modukuk…beraz, AURTEN BE EZTA IXE…AUIMINYULINBLU! LO BAILAU, BAILAU ESTA! Ondo pasa, pasa baik!
Jaso dou aurtengo DINAMARTXAko kartela. Bertan azaltzen da martxa horreta juteko bete birdizen baldintzak. Nun eta noiz emon birdizen ixenak, zemat diro ordaindu birdan, bizikletan duzenak noa erun birdaben bizikletak, baimenak siñatu beharrak…Antolakuntzatik bolondresak eskatzen jarraitzen dabe gauzak ondo eruteko (ez bazuz zuzenin parte hartzea, guardixan egoteko jenti eskatzen dabe edozer gertaeran aurrin esko bat botateko). DINAMARTXI gozateko ekimen bat ixaten da, prestatu beharra derrigorrezku dala diñue antolatzallik.
Ohiku ixaten da musika taldik euran ibilbidiai amaieri emotetzenin ta gitxitan denpori pasata gero eszenaxuta buelta eitxi, ba hor be Ondarrutarrak berezixak gaz, behatu ze mezu alla gaskun korreure astin:
Sortu ginenetik 40 urte igaro eta gero bueltan gatoz, TU-K ren bigarren fasea gaur hasi da.
Hemen lehen aperitfa. 1989an Telenorten grabatutako “Itsuen Begiradak” abestia, Jose Lastrak Tipo Pete estudioetan bermasterizatua. Irailean aterako dugun binilo bikoitzeko abestietako bat.
Aurki inoiz editatu gabeko abesti berri bat bere bideoarekin eta proiektu guztia aurkeztuko dizuegu. Laister arte!!