Datorren astelehenin (E-17) eukikou kurtso honetako Zientziaren Giltzak Elkartin atzanengoko hitzaldixe. Izenburo hau ipinitze: HEZKUNTZA IKERKETAREN EKARPEN ETA ERRONKAK! eta hizlari lez JOSU SOLABARRIETA EIZAGIRRE ( pedagogu) etorriko da. Gogoratu Kofrai Zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30tan hasiko dala. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku eta danoi ikutu etxen doskulako hurreatu entzutea.
Ekainan 22xan, hartu parte AURRERA egunin, egitarau zabala antolatu dabe egun guztin tzir. Gaur egunin lau kirol saillek osotzen dabe AURRERA K.E.: Kukaña taldi, Txirrindu taldi, Mendi taldi eta Futbol taldi. Gogoratu bazkai herrikoirako txartelak Idiakez eta Kuriken dazela salgai. Aupa AURRERA tra ka tra!
Onezkeo askorek ikusiko zenduen aurtengo ZAPATO AZULE jaiko kartela bañe beti da bateren bat of geatzen dana, beraz trankil hamen dakazueta. Egitarau be zarratzen eongo diz onezkeo seguruenik ta argitaratzen dabenin hamen erakutsiko dotzuau, lasai!
Galdera hau zabaldu dabe ekimen honetako partaidik: ANDRAK ERRAMUTAN ZEATXIK EZ?. Ta horreaz batea aurkeztu dabe ITXAS ERRONKA FEMINISTI. Ekainak 16 xan ONDARROA-LEKEITIO-ONDARROA arrunketi eingo dabe. Goxeko 11 etan ongi etorrixe eta ekitaldixe eongo da Lekeitioko portun. Guazen babesa emotea!
Zubi-Zahar herri ikastolin jaxe ospatuko dabe ongoxe zapatun ta egitarau zabal bat prestatu dabe horretako. Aspertzeko astirik ez da eongo behian ikusiko dozuen latxeik!
Lara Larrañaga ondarrutarrak parte hartzen daben ‘Arnasa betean. Emakume zinemagileak’ dokumentala eskainiko dau Ondarruko Udalan berdintasun sailak ekainan 5in, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan, Kofradia Zaharrin. Emanaldixan ostin, solasaldixe eongo da Lara Larrañagaz, Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarixakin. Hurreatu ikus eta entzutea!
Ondarruko institutuk ZIENTZIA eta TEKNOLOGIxako 4. ediziñoi antolatu dau Maiatzan azkanengoko asteako ta zabaltzeko eskatu dosku (esan eta ein). Hurreatu entzun eta ikastea!
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ASTEA ANTOLATU DU ONDARROA BHIk
Laugarren urtez Ondarroa BHIk Zientzia eta Teknologia astea antolatu du, eta egitarau oparo bat prestatu dute hitzaldi eta tailerrez osatua. Eguaztenean [maiatzak 29], estimulanteei eta minbiziariren inguruko saioak eta dronen tailerra egingo dituzte. Eguenean [maiatzak 30] teknologia eta futbola, burmuinaren barnean eta muralen teknikei buruzko hitzaldiak egongo dira. Barikuan [maiatzak 31], ostera, motorrak, astrotopaketak eta erroten teknologia landuko dituzte saio ezberdinetan.
Herritarrak eta eskualdeko adituak izango dira protagonista hiru eguneko egitarau osatuan, eta ikasleei zuzendutako saioak izateaz gain, herritarrei bideratutako saioak ere egongo dira. Herritarrengana heldu asmoz, egitaraua osatzen duten ekintza batzuk streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Antolakuntzatik aipatu dutenez, “Zientzia eta Teknologia arloetarako ikasleen grina sustatzeko helburua du ekimen honek”.
Izena eman. Dronen tailerrean leku mugatuak egongo dira, eta 11-17 urte bitartekoei dago zuzenduta. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute zigoraldazabal@ondarroabhi.net posta elektronikora idatzita.