Abuztuak 23 (baixaku) dan-tz musika plazan, CELERAKA-GARAI-KOLDO LOIRA!

Sare sozialetatik jaso douen albisti de hau.

Ondarroa Dantz Point by BBK ezberdinen lehen geltokixe ixango da, baixako honetan hasiko dana, eta lurralde honetan garatuko douena, irrikitan gaz!

Lehenengo geldialdi honetan Celeraka, Koldo Loira eta Garai eongo diz kontroletan, zehazki, Musika Plazan. Artistei buruzko informazio guztia gure webguneko agendan.

Musika Plazak alde zaharraren eta itsasadarretik itsasorako irteeraren panoramika eskainiko dau, Bizkaiko lehen Puntu honen eszenatoki gisa balioko duena.

Doako ekitaldixe eta ostalaritza barra eongo da.

Uztailak 20 eta 21 in, FELIX BERISTAIN AMALLOBIETA margolaxan ingurun dokumentala Kofrai Zaharrin!

ELOY GONZALEZ GAVILAN eta JOSE EMILIO GOMEZ BUSTOk eindako dokumentala, 𝐅𝐞𝐥𝐢𝐱 𝐁𝐞𝐫𝐢𝐬𝐭𝐚𝐢𝐧 𝐀𝐦𝐚𝐥𝐥𝐨𝐛𝐢𝐞𝐭𝐚: 𝐚𝐳𝐤𝐞𝐧 𝐞𝐮𝐬𝐤𝐚𝐥 𝐤𝐨𝐬𝐭𝐮𝐧𝐛𝐫𝐢𝐬𝐭𝐚 dakar ikusgai Ondarruko Udalak herrire. Uztailak 20 (zapatu) eta 21in(domeki) ixango diz emankizunak azpixan dakazuen ordutegixakin, Kofrai Zaharreko 2. solairun. Berta juteko gonbidapenak Turismo bulegun hartu birdiz, hillan 12txik aurrea. Ez galdu ikusteko aukeri!

*Herrixan be badakauz berak eindako artelanak besteak beste Portuko ArrainLonjan.