*Ixena emoteko azkan egune Azarun 3an ixango da.

*Ixena emoteko azkan egune Azarun 3an ixango da.

GOGORATU bixar:
📣 ELIKADURA BURUJABETZA
📅 Urriak 28
📍Markina-Xemein (Kultura etxin)
⏰ 10:30. Animatu eta parte hartu! Lea Artibain beste haxe bat dabil!


ZUBI-ZAHAR herri ikastolin 50.urteurrena antolatzen dabillen taldik Azarun herri krosa antolatzi pentsa dau eta JOSE MARI NABERAN HERRI KROSA ixena eukiko dau (Ikastolako atletismo taldin sortzallin omenez). Karreri Azarun 18 arratsaldin ixango da eta 3 ibilbide eukikotxu, 2 umintzako ixango diz, egunin bertan ixen emotiaz batea 2 euro lagako dabe elkartasun kutxan eta kutxa hori herriko KARENKA elkartiai emongo gako .Hirugarren ibilbidin parte hartzeko “herrikrosa” Webgunin apuntatu birde 10 euron truke. Dortsalaz eta kronometratute ixango da, sailkapenak emongo diz eta sari banaketi eongo da. Anima eta hartu parte!

Ongo hilleko hitzaldixe Pilar Hernandez Gamazo fisikaxak emongo dau eta Pedro Miguel Etxenike fisikaxak aurkeztuko dau. Gogoratu egune ta ordu, urrixak 31 arratsaldeko 18:30tan. Herriko zientzilaxak egunetik egunea goruzke duz, ez galdu eurak antolatutako hitzaldixak, benetan merezi dabelako.

Eguaztenin, urriak 25, Lisipek euskaratutako Monique Wittig-en “Pentsamendu Heterozuzena” aurkeztuko dabe Irene Arrarats Lizeagak eta Danele Sarriugarte Mochalesek. 18:00etan, Etxelilan.


Aurten be Aringaingan parte hartze guni eongo da, Arantza Burgoak dinamizatute. Kirola boteretze tresnatzat hartute, parte hartze gune honek emakumin ahalduntzi bultzatuko dau gorputz mugimendun bitxartez. Alde batetik koordinaziñoi, oreki, erresistentzixi, inddarra, bizkortasune, malgutasune, norbere gorputzan ezagueri, mugimendu gaitasunak eta abar landuko diz. Bestetik, emakumik espazio pribatutik publikoa irtetea bultzatuko dotxu, partaidin arteko harremanak eratzi ahalbidetuz, erraztuz eta inddartuz.
Gune honetan parte hartzeko ez da ezinbesteku maila jakin bat euki beharrik, edozeinek ahal dau parte hartu, iraixe da, eta entrenamendu pertsonalizatuk eskainiko diz dinamizatzailin eskutik.
Gogoratu eguenin hillak 26 arratsaldeko 7 retan Etxelilan, Animatu parte hartzea!
Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

BOGA-BOGA emakume elkartetik gonbidapena eindabe “PASAIA RABANNE” erakusketi ikustea juteko.
Egune: Urriak 26, eguena. *Beharrezku de aurretik ixena emoti!
Ordutegixe: Irteeri autobusin Ondarrutik 15:30tan, Zaldupe eta portutik.
Antolatzalli: Boga-Boga Elkartea.

