
Aisialdixe
AURRERA K E taldin asteburuko partiduk
Hamen dakazue asteburu honetan Aurrerako taldik jokatuko dotxuen partidun ordutegixak.

Azaru eta Apirila bittartin, ARRIGORRIko IV. BODYBOARD txapelketi

Azaroak 19 (domeki) mendi irteeri AURRERA Mendi taldiaz: Delika- Nerbioiko ur jauzixe- Orduña
Anaita tabernan apunta birde eta ixena emoteko azken egune azarun 16xe da. Gogoratu autobusak Astilleruko geltokitxik urtengo dabela goxeko 07:45.

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk

UNANUE udal musika eskolako Azaruko ekitaldixak

Dantzatu Konektatu eta elkarrekin haziz

Irakasli:Naroa Argoitia Iñurrita (Dantza Primaleko irakasli eta Coaching aurreratun diplomatu)
Egutegixe: Azaroak 12 eta 26, abenduak 10 eta 23
Ordutegixe: 10:30etatik 13:30eta Leku: Etxelila
Ikastaruaz: Ikastaro honetan, jabekuntza dantzatu egingo dou. Helburu, emakume txoko bat sortzi de, barruk askatu eta elkarreaz gozatzeko. Dantza bidez, barne munduaz konektatu eta norbere gaitasunak berrindartziai ekingo dotzau. Eta hitzan bidez, bizipenak konpartiukou, alkarreaz ikasi eta haziz. Elkar zaintzan oinarritutako emakume espazixo eder bat sortzeko proposamena dou honako hau.
Azaruk 11 (zapatu) KEU AGIRRETXEAn Solasaldi musikatu MUTRIKUko Gaztetxin
Mutriku aldetik jaso dou mezo hau: Hemen gatoz azaruai kolore pixkat ematea! Datorren zapatuan Keu Agirretxeakin solasaldi musikatua gaztetxian! Ez galdu!

Azaruk 18 (zapatu), I. JOSE MARI NABERAN Herri krosa

Azaruk 25 (zapatu) GLAUKOMA + AKABA & GATOM Beikozinin
*Kontuz ibili sarrerakin, txori txiki batek esan doskulako amaitzen dazela, EZ laga geroako hartu lelengotik!!

Eta ez dozuenok ezautzen GLAUKOMA taldi hamen dakazue euran lanetako bat