Azarun 18, JOSE MARI NABERAN Herri Krosa antolatu dau ZUBI-ZAHAR herri ikastolik 50.urteurrenan ospakizunetan

ZUBI-ZAHAR herri ikastolin 50.urteurrena antolatzen dabillen taldik Azarun herri krosa antolatzi pentsa dau eta JOSE MARI NABERAN HERRI KROSA ixena eukiko dau (Ikastolako atletismo taldin sortzallin omenez). Karreri Azarun 18 arratsaldin ixango da eta 3 ibilbide eukikotxu, 2 umintzako ixango diz, egunin bertan ixen emotiaz batea 2 euro lagako dabe elkartasun kutxan eta kutxa hori herriko KARENKA elkartiai emongo gako .Hirugarren ibilbidin parte hartzeko “herrikrosa” Webgunin apuntatu birde 10 euron truke. Dortsalaz eta kronometratute ixango da, sailkapenak emongo diz eta sari banaketi eongo da. Anima eta hartu parte!

Jose-Mari-Naberan-herri-krosaren-aurkezpena-1

  • Argazkixe Lea-Artibaiko Hitzatik jasota

Iruzkin bat utzi

agenda, Aisialdixe, Herri mugimenduk, Kulturi eta kirolak atalean

Erantzunak itxita daude.