Aste honetan Yaalah elkartik, Ondarruko Udalan laguntziaz, urteroko Saharar herrixan aldeko Euskal karabanako janari bilketi antolatu dau.
Herriko ikastetxitan ipini dabe jateku batzeko kajak ikaslintzako eta gainontzeko herritxarrantzako Udaltzaingun bulegun. Janarixe lagateko azkanengoko egune Otsailan 11an.
Leku honekandik aparte, herriko denda ezberdinetan egongo diz bolondresak hilan 11an eta 12an. Esko bat botateko prest bazaz jarri harremanetan Yaalah elkarteko kidikin:
Udalbiltzako ‘Geuretik Sortuak’ proiektun parte hartu dau Ondarruko Udalak eta bide horretatik dator herrira Tanttaka Teatrun Sexberdinak antzezlana.
šOtsailak 12, 19:00etan, Zubi Zahar herri ikastolako aretun. š„Antzezlik: Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta. š¤Zuzendaxe: Mireia Gabilondo
šSarrerak debalde ixango di, eta 16 urtetik gorakuntzako. Zozketa bidez aukeratuko diz saridunak era horretako Turismo Bulegun emon bihirko da ixena.
šZozketan parte hartzeko egunak: otsailak 9 (eguaztena) eta otsailak 10 (eguena), 12:00etatik 14:00eta eta 17:00etatik 19:00eta. Gexenez 2 sarrera pertsonako.
š“Saridunak otsailaren 11an (barikua) jakinaraziko diz.
āŖļøAntolatzailik: Udalbiltza eta Ondarroako Udala. ā«ļøLaguntzaili: Zubi Zahar herri ikastola.
Komunidade senegaldarrak herrikide batzukin batea antolatutako kontzentraziƱoi Urriak 3 (domeki) 13:00etan Alamedan ixango da.
Prekarietatea hiltzailea! lemapin burutuko da protesta hau, hain zuzen be, prekariedadi dalako egunerokotasunin herriko arrantzalik bixi dabena euran lanpostutan.
Jatorri senegaldarreku zan Abdoulaye Diome arrantzali. Kalin kartel honek daz ipinitxe gorpu aberriratzeko herritxarrai elkartasune eskatzen.
Gexengo sindikalak mobilizaziƱoi burutu dau portun herixotza hau salatzeko.
Gaur hartu dou albiste latzgarri hau herrixan. 40 urteko herritxar batek bixitxi galdu dau biharrin kaxarra txalopan.
Turrunetik doluminak nahi dotsau adierazi langilin senide eta hurbilekuai, batxe Ondarruko komunidade senegaldarrai.
Prekariedadi, lan ordu mugagabik, itxosoko lanaldi gogorrak, atseden faltik… holakoxe ezbeharrak sortzen dotxuz langilion bixitxetan. Zoritxarrez 2021in biharrak bixitxi kendu dotsan 49. langili ixan da eta prekariedade sistematikuk jarraitzen daben bitxartin, azkanengoku ez ixateko itxura guztik dauke.
Gexengo sindikalak mobilizaziƱoi deitxu dau baixako honetako (Urriak 1) Chemaipa enpresin bulegutako parin 12:00etan.
LAB sindikatuk prentsa ohar hau kaleratu dau gertatutaku salatzeko. Bertan, arrantzalik jasaten daben lan baldintza gogorrak salatu eta langilin osasune eta ongizati armadorin irabazixan gainetik ipini bir dizela azpimarratzen dau.
Jakin ahal ixan douenez, komunidade Senegaldarra hainbat herritxar ezberdineaz batea mobilizaziƱoi zabal bat antolatzen dabil Urrixan 7rako. ADI DEIALDIXAI!
Trixkantzi talde feministik, Amerika erdialdeko defendatzailikin mahai inguru antolatu dau baixako honetan (Irailak 23). “Migrazioak, erresistentzia feminista eta lurraldearen defentsa”
Mahai inguru Ondarruko gaztetxin burutuko da 18:00etatik 20:00eta bitxartin.
Denda txikixan aldeko apostu aspaldiku de TURRUNIN, edozer ekimen bada, gu han eongo gaz eta ongo domekan be Alamedatik ibiliko gaz, hurreatu zeu be goxeko 10 etatik arratsaldeko 7 rak bittartin!
Herriko dendan aldeko hautu aspaldiku de TURRUNIN. Denda txikixak herrixe bixik mantentzen dabela pentsaten dou eta liburo denda bat zabaltzi ospatzeku dela ereisten gasku guri, beraz ZURRUMURRU barrixai ongi etorrixe emoteko han eongo gaz. Gogoratu ongoxe baixakun arratsaldeko 8,30 xetan ZURRUMURRUko eskaparate aurrin.
Bigarren urtez jarraixin Andramairik egongo ez dan arren, lagun talde batek MARMITXAKO LEHIAKETI antolatu dau hillan 16an Plaza Musikan. Abuztun 12an (eguena) emon biko da ixena eta kuadrilla edo talde bakotxan inskripziƱoi 20 euro ixango da.
Antolatzailik, Covid-19xan kontrako neurrixak beteko dabezela azpimarratu dabe.
Aurten be eztanez jairik ARTELANekuk Pintxa, Pintxa ekimena prestatu dabe hillan 12 rako. Zer dan hau? Ba gustoko dozun jaxetako ekintza edo ekintzak margozti eta Abuztuan 12 xan Alamedan iseitxi eguerdiko 12 xetatik aurrea. Anima eta hartu parte!
Ongoxe zapatun (abuztuak 7) urtero modure Ondarruko Baserri Azoki eongo da Itsasaurre plazan, Lea Artibai Landa Garapenerako Elkartin eskutik. Covid-19a dala ta bete beharreko neurri guztik kontun hartute egingo da azoki.