Izan Bidean dinamikin barrun Maiatzak 8 xan Euskal Herriko 650 mendi tontor ezagun altzakou helburu argi bateaz: PRESUK ETXERATZko bidi hasteko ibilbidiai irteeri emoteko urratsak aldarrikatzen. Ondarrutarrok TONTORRAMENDI aukeratu dou eta hitzordu be lotu dou, Zubi Barrixan goxeko 10:00 etan, tontorrin 11 ak aldin egoteko. Gu han eongo gaz!
Ondarruko LAB eta ERNAIk 1976an Gasteizen erail ben langilik omentzeko ekitaldixe antolatu dau. Martzun 3an (eguaztena) 19:00etan monolitun ixango da ekitaldixe.
Zaramaga auzuko elixan batute euazen langilikana gogor oldartu zin txakurrak, greba orokorran ingurun euan asanblea bat apurtuz. Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo García eta Bienvenido Pereda Moral ixan zin 1976ko martzun 3 madarikatu horretan erail ebezen langilik. Handik eguneta antolatu zin protestetan, Basaurin Vicente Antón Ferrero eta Tarragonan Juan Gabriel Rodrigo Knafo erail zitxuezen.
Egun hau langile mugimendun ikur bihurtu de, 1976ko gertakarixak gogoratuz, langilion aldeko burrukan jarraitzen dou!
Mezu hau bixaldu doskue apustu etxin eta joko makinan kontrako herriko plataformik:
Kaixo herritxarrok! Eusko Jaurlaritzik hartutako azkan erabakixan ostin, apustuetxik barriro be martxan daz. Honen harire, Apustuetxin eta Joko Makiñan Kontrako Plataformatik konzentraziñoi bat deitzi erabakirou. 🗓 Otsailak 13 ⏰ 12:00xetan 📍Augustin Zubikarai enparantzan
Euskal Herriko eta estatuko alderdi, sindikato, artista, idazle, bertsolaxak… Dabiz preso ta iheslaxan aldeko zapatuko mobilizaziñoirako deixe etxen.
Kirmen Uribe idazle herritxarrak be bat einddau deialdixaz eta bertan parte hartzeko deixe luzatzen dau bideo honetan:
Abendun 31an udalak antolatutako kontzentraziñoin, hainbat herritxarrek ata ben argazkixe euran atxikimendu emoten:
Gaur bertan EH Bilduk be einddau deixe ekimenetan parte hartzeko:
Funtsezkoa da presoen eskubideen aldarria mundu zabalera hedatzea, euskal preso politikoen eta senideen oinarrizko giza eskubideak sistematikoki urratzen direlako.
Ondarruko Sarekuk baieztatu doskunez, manifako preparatibo guztik prest daz! Bolondresan taldi osatu de gaur iluntzin einddako batzarrin mobilizaziñoi guzti bir dan modun juteko.
Bide honetan danok gaz beharrezkuk! Danak etxea ekarteko, danok ixan bir ga bidi!
Zapatu honetan urteroko zitxa garrantzitsu dakau herriz herri. Urtero Bilbon milaka lagun batu ixan gaz preso ta iheslaixan eskubidin alde, baine aurten pandemixa egoeri dala eta herrixetan mobilizati tokaten gazku.
Etxeako, konponbideako eta elkarbizitzako IXAN BIDI! lemapin urtengo dau zapatu honetan 17:30etan manifestaziñoik Zaldupeko zubitxik. Manifestaziñoiai frontoin eingo dan ekitaldixak emongo dotsa amaieri. Irakurketi, bertsuk, musiki, dantzak… eukiko douz etxin falta gaskuzenan aldeko mobilizaziñoiai amaieri emoteko.
Herriko Sareko kidik, mobilizaziñoin barri emoteko kartelak eta pankartak ipini dotxuez kalitan. Kotxi be para baik dabil manifako deixe etxen.
Hainbat herritxarrek bat eindabe mobilizaziñoiaz eta argazki honek ataben urte zahar egunin parte hartzeko deixe etxen.
Bide honetan danok gaz beharrezkuk! Zeu be ixan bidi!
Data honek berezixak ixaten diz, senidik, lagunak… Batzeko garaixak. Natxe covidak sortutako egoeran egon, betiko modun igartem dou etxin falta gaskuzenan hutsuni!
Hamen SARE eta ETXERATek deitxutako ekimemak:
Herrixan ez da falta preso eta iheslaxan presentzixaik…
Nobedade morun, elektrisizta gaztik gabonetako argixakin einddako panel hau.
Sahararrak borroka armatu berrartu dabe marokok einddako eraso militarra erantzuteko. 1991an sinatutako su-eten akordixu apurtu dau Marokok.
Honen harire eta herri sahararrai elkartasune adierazteko, ondarruko YAALAH elkartik KONTZENTRAZIÑOI deitxu dau:
🔴KONTZENTRAZIOA🔴
Borroka armatua berrartu du Fronte Polisarioak, Marokok Guergueraten burututako ofentsiba militarrari erantzuteko. Marokoren bortxaketa militarra dela eta, 1991ko su-eten akordioa hautsita geratu da.
Sahararrei gure elkartasuna adierazteko eta Mendebaldeko Sahararen askatasuna aldarrikatzeko dei egiten dugu Ondarroako Yaalah elkartetik antolatu dugun kontzentrazioan parte hartzera.
🗓️Azaroak 15, Igandea 🕐13:00etan 📍Alamedan
Maroko Guerguerat eta Mendebaldeko Saharatik kanpora!
SAHARA ASKATU! ✊🇪🇭
Yaalah elkartea
Yaalah elkarti anaitute dan Bir ganduz, kanpamentutako herritxik, irudi honek bixaldi dotze elkarteko kidiai. Bertako gaztik base militarreta juteko prest daz eta asko eta asko duz bidin momento honetan euran senidik agurtu eta gero.