Aurten be eztanez jairik ARTELANekuk Pintxa, Pintxa ekimena prestatu dabe hillan 12 rako. Zer dan hau? Ba gustoko dozun jaxetako ekintza edo ekintzak margozti eta Abuztuan 12 xan Alamedan iseitxi eguerdiko 12 xetatik aurrea. Anima eta hartu parte!

Aurten be eztanez jairik ARTELANekuk Pintxa, Pintxa ekimena prestatu dabe hillan 12 rako. Zer dan hau? Ba gustoko dozun jaxetako ekintza edo ekintzak margozti eta Abuztuan 12 xan Alamedan iseitxi eguerdiko 12 xetatik aurrea. Anima eta hartu parte!

Ongoxe zapatun (abuztuak 7) urtero modure Ondarruko Baserri Azoki eongo da Itsasaurre plazan, Lea Artibai Landa Garapenerako Elkartin eskutik. Covid-19a dala ta bete beharreko neurri guztik kontun hartute egingo da azoki.

Ongoxe zapatun (U-24), goxeko 09:30etik aurrea auzolana egingo dou Zaldupen, ahal douen heinin aurrerazale guztion etxi dana hobetzeko eta txukuntzeko: margotu, bedarrak moztu, garbiketi… dana danon artin. Laguntzeko prest bazaz, ez ixan zalantzaik eta etorri laguntzea. Batzuk ordubete eta bestik goiz osu. Bakotxak ahal dabena. Ein daigun danok batea Aurrera! Aupa AURRERA tra ka tra!

Ernai, Ezker Abertzaleko gazte antolakundik Euskal Herriko hiriburutan mobilizaziñoik deitxu dauz baixako honetako (Maxatzak 7).
Langabezixi, emantzipateko ezintxasune, ikasteko zailtxasunak… daz bixitxen gaztik. Hau dana salatzeko eta benetako eraldaketa soziala aldarrikatzeko batuko diz baixakun 18:00etan Jesusen Bihotza plazan.

Ondarruko Ernaik, Maxatzan 1eko mobilizaziñoin hilan 7an Bilboko kalik hartzeko deixe ein ban.



Bideo hau be ata dabe eskualdeko gaztik:
Izan Bidean dinamikin barrun Maiatzak 8 xan Euskal Herriko 650 mendi tontor ezagun altzakou helburu argi bateaz: PRESUK ETXERATZko bidi hasteko ibilbidiai irteeri emoteko urratsak aldarrikatzen. Ondarrutarrok TONTORRAMENDI aukeratu dou eta hitzordu be lotu dou, Zubi Barrixan goxeko 10:00 etan, tontorrin 11 ak aldin egoteko. Gu han eongo gaz!

Ondarruko LAB eta ERNAIk 1976an Gasteizen erail ben langilik omentzeko ekitaldixe antolatu dau. Martzun 3an (eguaztena) 19:00etan monolitun ixango da ekitaldixe.



Zaramaga auzuko elixan batute euazen langilikana gogor oldartu zin txakurrak, greba orokorran ingurun euan asanblea bat apurtuz. Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo García eta Bienvenido Pereda Moral ixan zin 1976ko martzun 3 madarikatu horretan erail ebezen langilik. Handik eguneta antolatu zin protestetan, Basaurin Vicente Antón Ferrero eta Tarragonan Juan Gabriel Rodrigo Knafo erail zitxuezen.
Egun hau langile mugimendun ikur bihurtu de, 1976ko gertakarixak gogoratuz, langilion aldeko burrukan jarraitzen dou!
Zapato eguerdi honetan (otsailak 20), preso eta iheslaxan aldeko zozketi egongo da kalekutzin.
Euro 1en salduko dabe goxetik eguerdire bitxartin zenbakixak. Zenbaki saritxu Alai taberna onduko paretin ipiniko dabe eta Turrunin be argitaratuko dou.

Hau ixan da zenbaki irabazli. Zoixonak irabazliai ta ondo ein janak!

Mezu hau bixaldu doskue apustu etxin eta joko makinan kontrako herriko plataformik:

Kaixo herritxarrok!
Eusko Jaurlaritzik hartutako azkan erabakixan ostin, apustuetxik barriro be martxan daz. Honen harire, Apustuetxin eta Joko Makiñan Kontrako Plataformatik konzentraziñoi bat deitzi erabakirou.
🗓 Otsailak 13
⏰ 12:00xetan
📍Augustin Zubikarai enparantzan
✊ Apustuetxik eta joko makiñan herritxik kanpoa🔥
Astion jakin dou Audientzixa NAZIonalak Aitor eta Galder Ezker Abertzaleko militante arabarrai, bakotxai 4 urteko kartzela zigorra ezarri dotsala!
Honen aurrin Euskal Herriko herrixetan mobilizaziñoik deitxu doxuez.
ONDARRUN:
🖐 #ANkerkeriariSTOP plataformik deitxute:
KONTZENTRAZIÑOI
📆O-6an (zapatu)
🕛12:00etan
📍Alamedan

Ondarruko ERNAIko kidik, herriko txoko ezberdinetan ipini dabe Aitor eta Galderren aldeko mezuk elkartasune adierazteko.



Hizlarixe: Alicia Satué Ordutegixe: 17:00-19:00 Leku: Etxelilan Antolatzaili: Boga Boga Emakumion Elkarti Laguntzailik: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila
*Osasun arrazoiengatik prebentziñoi neurrixak hartuko diz. Ez da aurretixaz ixena emon beharko, eta aforu bete arte sartu ahalko da.
