Eh Bilduk urte hasieran martxan ipini ban hitzaldi zikluko azkanengoko berbaldixe ixango da gaztin gaixe agarrako dabena.
Eraitz Saez De Egilaz legebiltzarkidik botako dotxuz gaztin orainan eta etorkizunan inguruko zertzelada eta hausnarketak, Izaro Ituarte Artetxek moderatute.
Martxan da “Oporrak Bakean” haur sahararrak Euskal Herrixan udan harreran hartzeko programi. Momentu honetan Mendebaldeko Saharaz elkartasunin dabizen elkartik familixa barrixak informaten eta lotzen dabiz.
Programin inguruko zalantzak argitzeko edo harrera familixak ixan dizen kidin esperientzixak entzuteko aukeri egongo da eguen honetan 18:00etan Kofrai Zaharrin.
Apirilan 6an hasi eta 9 rarte ehunke gazte independentista, sozialista eta feminista batuko diz Elorrixon ERNAI gazte antolakundin topagunin. Bertan formakuntzako, aisialdirako, kulturako, parrandako… aukera zabala egongo da!
Mendebaldeko Saharar herrixan aldeko Ondarruko Yaalah elkartik bost urte beteten dotxuz aurten. Urte guzti honetan ez diz geldik eon, Oporrak Bakean egitasmu antolatzen, errefuxiatuntzako janari bilketak, Tindufeko kanpamentuta elkartasun biajik, saharar herrixan aldeko sentsibilizaziñoi…
Erakusketiandik aparte mateixala erosteko aukeri eta Oporrak Bakean programiai buruzko informaziñoi eskuratzeko aukeri egongo da!
5 urte honetan einddaku argazki erakusketa baten islatuko dabe. Honetxek diz erakusketan egongo dizen egunak eta orduk:
5 urte pasa diz pentsionistak euran aldarrikapenak kalea ata eta modu antolatun burruka nekaezin hau hasibenetik. Astelehenetako alamedako kontzentraziñoik adibide garbixe diz. Astelehenetako mobilizaziñoikandik aparte, manifestaziñoik eta ekimen ezberdiñak be einddabe aldarrikapen nagusi bateaz: PENTSIÑOI PUBLIKO DUINAK! Gizarte segurantza propixuaz, IPC erreala erreferentzixa modun hartute eta gitxienez 1080€.
Astelehen honetan deialdixe berezixe ixango dala baieztatu dosku antolatzailik. 5 urte honetan einddako lorpenak osapatu eta burrukan jarraitzeko indarrak hartzeko, PINTXUK eta EDARI artin burutuko dabe mobilizaziñoi. Danona dan burruka honetan parte hartzeko deixe ein dotse herritxarrai.
Portuko Ranpakuk be hasiera politxe emotze 2023. urtiai, bigarren kontzertu honeaz. KRISTONAK eta DOE taldik iku eta entzuteko aukeri emotezkulako Urtarrillak 28 xan RADIXU irratixan 32. urteurrenan ingurun antolatu daben ekimenan barrun. Kontzerture juteko asmu badakazue, hartu lelengotik sarrerak NOYA tabernan edo ZURRUMURRU liburu dendan 8 euron trukin.