Martxan da “Oporrak Bakean” haur sahararrak Euskal Herrixan udan harreran hartzeko programi. Momentu honetan Mendebaldeko Saharaz elkartasunin dabizen elkartik familixa barrixak informaten eta lotzen dabiz.
Programin inguruko zalantzak argitzeko edo harrera familixak ixan dizen kidin esperientzixak entzuteko aukeri egongo da eguen honetan 18:00etan Kofrai Zaharrin.
