MUTRIKUko DIAn KALERATZI eta PREKARIEDADI SALATZEKO… baixakun (otsailak 2) 12:00xetan ELKARRETARATZI!

Hauxe mezu eta kartela zabaldu dau LAB sindikatuk Mijoako DIAn egon dan kaleratzin ingurun, eta deixe etxen dabe Otsailak 2, baixakun 12:00etan DIAn aurrin elkarretaratzin parte hartzeko!

MUTRIKUKO DIAn, LANGILE BAT KALERATUA IZAN DA.
OTSAILAK 2, OSTIRALA, ELKARRETARATZEA MUTRIKUKO DIA AURREAN.

Iragan urte bukaeran, Mutriku-ko DIA supermerkatuko emakume langile bat kaleratua izan zen.
Langilea, zuen lesio bat zela eta, ezintasun iragankor (baja) egoeran egon zen denboraldi bat eta lanera itzultzera zihoanean kaleratu egin zuten. Gainera, despido disziplinario baten bidez kaleratu zuten langilea, errealitatearekin inolako zerikusirik ez duten argudio faltsuetan oinarrituriko arrazoiak emanez eta inolako indemnizaziorik gabe.

LAB sindikatuak, kaleratzea ezagutu bezain pronto, salaketa jarri zuen DIAren kontra. Adiskidetze saiakera bat ere egin genuen Donostiko Lan delegaritzan baina DIAko zuzendaritzak ez du langilea berriro lanera itzultzea onartu. Otsailaren 21ean izango da epaiketa, Eibarko epaitegian.

Guztiz onartezina iruditzen zaigu Mutrikuko DIAren politika laborala eta ekintza sindikala aktibatzera goaz. Mutrikuko eta Ondarruko herriek DIA-ko zuzendaritzaren jarrera zein den jakin behar du, lan baldintza kaxkarrak inposatzeaz ezezik, langileak ere despeditzen dituela, alegia.

Otsailaren 2an, eguerdiko 12etan elkarretaratzea egingo dugu Mutrikuko DIA supermerkatuaren parean “KALERATZERIK EZ, BERRONARPENA ORAIN!” lelopean eta ondoren asanblada informatiboa.

MUTRIKUKO DIAn KALERATZERIK EZ, BERRONARPENA ORAIN!

ERASOEN AURREAN, SALAKETA ETA MOBILIZAZIOA!

#landuinabiziduina

Saharar herrixan aldeko JANARI BILKETI Ondarrun!

Yaalah Elkartik eta Ondarruko udalak Euskal Herriko elkartasun karabanan Tindufeko(Argelia) saharar kanpamentuta eruteko JANARI BILKETI eingo dau datorren aste guztin.

DEFINITIBU

-Urtarrilak 22tik 26re bitxartin, herriko lau ikastetxitan batuko dabe jatekuk, eta ikaslik erun ahalko dabe.

-Urtarrilak 26tik 28re ERAKUSKETA ARETUN jarraitxuko dau bilketik herritxar guztintzako.

ARROZA, LEKALIK, ATUNE ETA SARDIÑA LATAK, PASTI, AZUKRI eta KONPRESAK batukotxuez!

Saharar herrixe 40 urtetik gora da Argeliko desertun errefuxiatute, eta ez daz goseti ero katastrofe naturalak atxik eskapata euran lurraldetik, ARRAZOI POLITIKUKATXIK BAINO!

Hamen Yaalah elkartik Saharako gatazki azaltzeko ein ban bideu:

Urtarrillak 26 eta 27 xan Ikastaru Etxelilan: Klowna feminismotik

1

Irakasli: Beatriz Egizabal (Ipuin kontalaxe eta pailazu) Egutegixe: Urtarrilak 26 eta 27xan  Ordutegixe: Urtarrilak 26: 16:00etatik 20:00eta; Urtarrilak 27: 10:00etatik 14:00eta   Leku: Etxelila

Ikastaruaz: “Pailazokeririk ez egin” entzungo zenduen askotan, ongun pailazokexak egin beharko dozu. Pailazo-klown kodigun murgiltzeko hasierak emongo dou eta ikuspegi feministi be emongotzau. 

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila