Zer dan HAPO galdetukozue askorek. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra da eta bertan definiuko da datozen 20 urtitan gure herriko azpiegiturak zelakuk nahi douen ixan, gure ondorenguai laga bitzauen ONDARRU. Hurreatu batzarrea jakinmiñe badakazu eta aportaziñoiren bat ein bazeinke. Gogoratu otsailak 1 eguena arratsaldeko 7retan Kofrai Zarrin.
Yaalah Elkartik eta Ondarruko udalak Euskal Herriko elkartasun karabanan Tindufeko(Argelia) saharar kanpamentuta eruteko JANARI BILKETI eingo dau datorren aste guztin.
-Urtarrilak 22tik 26re bitxartin, herriko lau ikastetxitan batuko dabe jatekuk, eta ikaslik erun ahalko dabe.
-Urtarrilak 26tik 28re ERAKUSKETA ARETUN jarraitxuko dau bilketik herritxar guztintzako.
ARROZA, LEKALIK, ATUNE ETA SARDIÑA LATAK, PASTI, AZUKRI eta KONPRESAK batukotxuez!
Saharar herrixe 40 urtetik gora da Argeliko desertun errefuxiatute, eta ez daz goseti ero katastrofe naturalak atxik eskapata euran lurraldetik, ARRAZOI POLITIKUKATXIK BAINO!
Hamen Yaalah elkartik Saharako gatazki azaltzeko ein ban bideu:
Zientziaren giltzak elkartik urtarrilleako antolatu daben hitzaldixe astelehenin 29 arratsaldeko 18:30 eingo da. Hizlarixe J. Antonio Lozano Alonso ixango da (matematikaxe eta informatiku)
Ikastaruaz: “Pailazokeririk ez egin” entzungo zenduen askotan, ongun pailazokexak egin beharko dozu. Pailazo-klown kodigun murgiltzeko hasierak emongo dou eta ikuspegi feministi be emongotzau.
Urtero modun zitxa inportanti dakau Urtarrilak 13an BILBON. Atsaldeko 17:30 etan hasiko da mobilizaziñoi La Casilla paretik eta berta juteko autobusak egongo di ondarrutik. Danak etxea ekarteko dan danok ga beharrezkuk, eta urte guztin morun urtarrilan 13an be argi eta garbi esango dou DANAK ETXIN NAHI DOUZELA!