Saharar errefuxiatun kanpamentuta eruteko janari bilketi martxan!

Yaalah elkartik, Udalan laguntziaz martxan ipini dau beste urte batez Euskal Herriko 16. elkartasun karabanako janari bilketi.

Bilketa honetan zeuen aportaziƱoi nahi badozue ein aukera bi dakazuez. Bat utarrilan 24re arte herriko ikastetxitan (ikaslintzako) edo baixako eta zapatun (urtarrilak 24-25) herriko denda ezberdinetan.

Dendetan bolondresak egongo diz janarixe batzen eta esko bat botateko prest dazen herritxarrak yaalahelkartea@gmail.com helbidea edo 628986839 telefonure idatzi eta bertan emongo dotse txandan xeetasunak.

Saharan aldeko janari bilketan laguntzeko prest?

Hauxe mezu zabaldu dabe Yaalah elkarteko kidik herritxarrai janari bilketako laguntzi eskatzen:

Badator beste urte batez Saharar herrixan aldeko 16. Euskal Herriko elkartasun karabani!

PREST ZA ESKO BAT BOTATEKO?

Urtarrilak 20tik 24re batuko douz elikagaixak herriko ikastetxitan, eta hilan 24 atsaldin eta 25 goxin, herriko dendetan egongo gaz jateku batzen.

Elkarteko kidikandik aparte herritxarrai be laguntzi nahi dotsau eskatu, eta egun horretan dendetan bolondres modun egotea gonbidatzen zatxuau!

Laguntzeko prest bazaz, idatzi yaalahelkartea@gmail.com helbidea edo 628986839 telefonure.

Eskerrik asko!

Yaalah elkarteašŸ‡ŖšŸ‡­

U-9an Greba batzordin batzarra 18:00etan Kofrai Zaharrin. U-30 GREBA OROKORRA!

Ondarruko Euskal Herriko Eskubide Sozialan Kartako kidik mezu eta kartel hau bixaldu doskue, Urtarrilan 9an (Eguena) 18:00etan Kofrai Zaharrin eingo dan greba batzordeko lehenengoko batzarrea deitzen:

WhatsApp Image 2019-12-20 at 14.02.40

Urtarrilak 30in GREBA OROKORRA! LAN PENTSIO eta BIZI DUINA!

Azkanengoko urte honetan jasandako krisialdixak eta elite ekonomikuk berau gainditzeko neurri basatixak, lanan eta bixitxin prekarizaziñoi ekarri doskue. Aaberatsak aberatsauak bihurtuz eta gizartin kapa sozial bajuenak miseixa kondenatuz. Prekarizaziñoi eremu guztitxa hedatu de, langilik, zaintzi, helduk, emakumik, gaztik.. 

Sistema kapitalista heteropatriarkalak, bixitxin esklabutzi sustatu dau eten gabeko erasun, baine eraso bortitz honek euki dabe euran erantzune. Langilin burrukik gorakada nabarmena emon dau azkanengoko urtitan, makina bat burrukak piztute jarratzen dabe eta ondio eta barrixak be piztuko diz. Horren adibide emakume eta pentsionistan burrukik hartu daben inddarra.

Hego Euskal Herriko pentsionistan mugimenduk bi urte daru pentsiƱoi duinan alde mobilizaten. Bi urte pasa eta gero, beste pauso barri bat emon biharra ikusitxe, sindikatu eta eragile sozialak interpela gintxuen. Bixitxin prekarizaziƱoin aurrin erantzun biharrak hainbat eremutako aldarrikapenak batuz, GREBA OROKORRA antolatu dau urtarrilan 30eako, Euskal Herriko Eskubide Sozialan Kartik. Bixitxi erdigunin ipinitxe, pentsiƱoin aldarrikapenakin batea beste hainbat aldarrikapen batuz, 1200euroko soldata minimu, gixon eta emakumin arteko soldata eta pentsiƱoin arrakaliaz amaitzi, lanaldixe 35 ordure bajati, etxeko lanak eta zaintza lanak duintzi eta beste biharretan dazen eskubide bardinak aitortzi… eta beste hainbat arrazoi!

Honeatxik danatxik eta grebi antolatu nahixan, deixe eitten dotsau eragile sozial, sindikal eta norbanako guztiai Urtarrilan 9an arratsaldeko 18:00etan Kofrai Zaharrin eingo douen lehenengoko greba batzordeko bileran parte hartzea!

Bizitxin prekarizaziƱoin aurrin, ekin bidiai! Urtarrilak 30in GREBA OROKORRA!

WhatsApp Image 2019-12-30 at 15.02.51

U-11 ORAIN PRESOAK! Manifa nazionala Bilbon. Ondarrutik autobusak!

Zoritxarrez, barriro data seƱalatu honetan Euskal Herritxarrok zitxi dakau Bilboko kalitan. SARE herritarrak Urtarrilak 11ako deitxu dau Preso eta Iheslaixan etxeratzin aldeko manifestaziƱoi nazionala.

Manifik arratsaldeko 17:00etan urtengo dau La Casillatik udaletxe arte. Bertan onarte einddouen modun, dispertsiƱoi gelditzi, mendeku politiki behingoz eteti eta batez be gatazkin konponbideako behar-beharrezku dan Preso eta Iheslaxan etxea bueltatzi aldarrikatuko dou!

ORAIN PRESOAK! U11 Manifa nazionala Bilbon

Ondarrutik 🚌AUTOBUSAK EGONGO diz!

šŸ•ž15:30 etan

šŸ“Zaldupetik

šŸ“Emon ixena: Anaitasuna edo Kulixka tabernetan

#OrainPresoak #AteraBidera

 

buse ondarrutik

DANAK ETXEA ekarteko danon burruki bir de! Guazen entzun nahi ez gaitxuenai gure ahotsa entzunaraztea eta ikusi nahi ez daben irudixe eskeintzea!

ETXERA BEHINGOZ

DANONARTIN elkartin batzar iraixe boluntaxuk bilatzeko! Azarun 26an, 18:00etan kofrai zaharrin.

Danonartin elkarti Ondarru eta Berritxuko beharra dakarren familixai elikagaixak banatziaz arduratzen da. Azkanengoko urtitan euran borondatez lan hau etxen ibili dizenak arrazoi ezberdinak tarteko, taldi lagati erabaki dabe eta elkartik boluntaxo gehixa ez badau lortzen ezingo dau aurrea jarraitxu hileroko ekimen solidaxo honetan!

Horrei buelti emoteko asmuaz eta prest dazen laguntzaile eta boluntaxo barrixak lortzeko asmuaz, datorren martitzenin (Azaroak 26) 18:00etan kofrai zaharrin eingo dan batzarrea deixe ein dabe Danonartin elkartetik.

Batzar honetan herritxarrai elkartin funtzionamendu esplikako dotse. Hilin behin bizkaiko elikagai bankutik datorren kamiona hutsitxu, gizarte zerbitzun datun araberako paketik prepara eta familixai banaketi etxi de zeregin nagusixena. Jente askon artin arduri banatute ez da lan handixe hilin behin zeregin hau etxi! Anima ta parte hartu!