DANONARTIN elkartin batzar iraixe boluntaxuk bilatzeko! Azarun 26an, 18:00etan kofrai zaharrin.

Danonartin elkarti Ondarru eta Berritxuko beharra dakarren familixai elikagaixak banatziaz arduratzen da. Azkanengoko urtitan euran borondatez lan hau etxen ibili dizenak arrazoi ezberdinak tarteko, taldi lagati erabaki dabe eta elkartik boluntaxo gehixa ez badau lortzen ezingo dau aurrea jarraitxu hileroko ekimen solidaxo honetan!

Horrei buelti emoteko asmuaz eta prest dazen laguntzaile eta boluntaxo barrixak lortzeko asmuaz, datorren martitzenin (Azaroak 26) 18:00etan kofrai zaharrin eingo dan batzarrea deixe ein dabe Danonartin elkartetik.

Batzar honetan herritxarrai elkartin funtzionamendu esplikako dotse. Hilin behin bizkaiko elikagai bankutik datorren kamiona hutsitxu, gizarte zerbitzun datun araberako paketik prepara eta familixai banaketi etxi de zeregin nagusixena. Jente askon artin arduri banatute ez da lan handixe hilin behin zeregin hau etxi! Anima ta parte hartu!

Iruzkin bat utzi

agenda, Eskubide sozialak atalean

Erantzunak itxita daude.