Urtero lez Mediterraneo ingurun bixi dizen gure lagunak (Isidoro,Maria…) bixalduzku poesiaz betetako lerro batzuk. Eskertzeku de, gure preso lagunak bixitxatea jun eta harek emoten dozkun babesa, janak, lo etxeko tokixak,…beti guri esku bat botateko prest egoten diz.
Egilea: turrune
ZUKGUA batzarra ONDARRUN
WILLIS DRUMOND + BELAKO Ondarroako Kafe Antzokixan (Abenduak 29)
ESPAINIAR Espabilauk
BilduOndarroa: aurtengo urtin balorazinoi
Joan da 2012. urtea. Hilabete oparoak izan dira, eta Bilduk proiektu asko atera ditu aurrera udalean. Arlo guztiak lantzen ahalegindu gara, nahiz eta batzuetan besteetan baino emaitza hobeak eduki. Lortu ditugun dirulaguntzek erakusten dute bide onetik goazela.
Gure helburu nagusia zerbitzu publikoak mantentzea izan da, eta lortu
dugu. Baina gauza gehiago ere egin ditugu. Herriko auzoak hobetzen ahalegindu gara (Iturribarri barritu dugu, parkeetako jolaslekuak konpondu ditugu…).
Aurrezteko pausoak ere eman ditugu (futbol zelaian bedar artifiziala
ipintzen ari gara, beste herrietako zelaiak ez alokatzeko; kaleko argietan
fluxua erregulatu eta gutxiago kontsumitzeko sistema ipini dugu; azpikontratatak berraztertu ditugu, udalarentzat gastu handia direlako eta lanpostu eskasagoak sortzen dituztelako…).
1995eko bideo bat…urte gogorrak gogoratzen
Lehenako bideuk berreskuratzen jarraitzen dou. Hau, batek baino gexauak burun eukikozue. Aitor Marurik Presun eta iheslaixan txosni Artabidetik kentzi erabaki, eta txapel gorrixak bixaldu zitxuneku. Gazen lekure aila gaz, baine bidin golpe eta eraso asko jaso bir ixan douz!
Bide batez, beste mezu bat nahi dou ipini. Aurrekun ipini gendun bideu ondiokan bolo-bolo dabil, eta hauxe da Mexikotik jaso douen azkanengoko mezu.
Mexikotik mezu bat: hor bideuan hasieran urteten daben gixonak di Jon Artetxe, Jose beran kuadrillaku, ta geroago, Pitxirrin atzin dana, Pedro Pandeitxo, geure atxe.
Gorantzi asko, Gabonak ondo pasa eta urte berri on.
Eskerrik asko turrune, gure egunak moztearren!
Luis M. Basterretxea Pandeitxoneku
Gazti ta Ondarrutarra baza, ZUKGUA batzarra AB-28 ta 29xin Kofrai Zaharrin
Bandera espainola nahi dosku inposatu!
Carlos Urquijo Espainiar delegatuaren (Hego Euskal Herrian) aginduz irekitako prozedura dugu hizpide, Espainiar bandera inposatzen duen legeari bide emanez, Ondarroako udalean.
Hainbat izan dira azkenaldian PP-ren gobernuak hartutako erabakia: hautes erroldaren itxuragabetzea, hezkuntza erreforma, banderen legea…













