Egilea: turrune
Abenduak 26tik urtarrilan 4rarte JOLAS TXOKOA zabalik ONDARRUN
Gabonetan, ez jolastu palestinarran zapalkuntziaz
Aurten be bidin datoz onezkeo OLENTZERO ta MARIDOMINGI
Ondarrutarrak kantaten… informazinoi gexa
Aurreko astin hauxe bideu ipini gendun interneten eta, egixe esan, arrakasta handixe euki dau. Irakurle batek bideun inguruko informazinoi gexa be bixalduzku. Hor du, danon jakingarri. Eskerrik asko, eta jarraitxu zeuen informazinoi bixaltzen:
Epa! Edurne Lertxundi naz, ondarrutarra. Altza zenduen bideun harire, informaziñoi geitxua nahi dot emon ze hauxe bideuau dakau geupe etxin. Suecon batek Sopelanako ikastolako irakasliai erakutsi eta tartin euan Ondarrutar batek ezautu eta bideu ekarrizkun herrire, ze tartin geure atxitxe agertzen da Sabin “Porru” eta anaxik Imanol, Mikel eta Andima. Txartangu tabernan grabatako bideu re, ongo Txist supermerkaun aurrin euana. Beste batzutan, Amerikanun bodegan batzezin portun, eta bentanan baten bat ipintxin ben zaintzen Karabineruk entzun baik euskeraz kantaten. Kantaten agertzen dizenetatik ezauturouzenak honetxek di: Luziano rederu, Jose Antonio sereno handixaneku, Egi karnazeru, Nakarra, “Pitxirri”, Egia pasteleru, Juakin katu, Simon, matxatxun atxe, eta Porrunekuk. Beide dazenak: Eskola Pescako kapitxain Lekatxarra eta deszifrateko akauzenak: Eztotzau iñoi galdetu bañe Lau anaiako lenako patroi, Bienvenidaku eta Andres? Hon ixentatxuazenakin txarto banabil zuzendu.
Euskal preso politikun aldeko gabonetako egitarau ONDARRUN
Eta gogoratu, gabonetan egitarau zabala dakauela herriko txoko danetan!
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Documents/gabonetako_egitaraua_2012.pdf
Baixakun abendun 21n, KIRMENeaz Kafe antzokixan, MUSSCHEn aurkezpena
Abenduan 20an, Kofradi zaharrin HONDARROA 2012 urtekarixan aurkezpena
Elikadura subiranotasunai buruzko dokumentala eta erakusketi, Kofraixa zaharrin
Gabonak polikiroldegian
Ondarroako Udaleko Kirol Batzordearen helburuetariko bat “GUZTIONTZAKO KIROLA” filosofian oinarritutako egitasmoak pixkanaka abian jartzea da. Zentzu honetan, “estreinakoz”, udako oporrak aprobetxatuz, saiaketa bat egin zen kiroldegitik, UDALDIA 2012 KIROLDEGIAN egitasmoa antolatuz. Bertan, kirol diziplina jakin batean aritu eta sakondu ordez, kirol eta joko ezberdinak landu zituzten herriko haurrek, besteak beste, jolasak, eskalada, saskibaloia, futbola, patinak, boley, hockey, eskupilota, igeriketa, gimnastika, aerobik-txiki, kids pilates, eta abar.
Ekimen honek, opor garaian, familia eta lana uztartzen laguntzeaz gain, aukera polita eskaintzen die Ondarroako haurrei, era berean, kirola eta entretenimendua elkartuz, ariketa fisikoa sustatzeko.
Izugarrizko arrakasta izan zuenez Gabonetako opor garaia aprobetxatzea pentsatu dugu, beste egitasmo batzuen inguruan bigarren saiakera bat egiteko, kasu honetan, haurrei bakarrik zuzendu ordez, beste adin esparru batzuentzako era aukerak zabaltzen direlarik. Hona hemen berauen inguruko xehetasunak:
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20121212Gabonakkiroldegian.aspx








