Zamar zoriontsuak eta urte berri on!

Ondarruko Eguzkik zabaldu daben mezu. Ze pentsaue emoten dau:

Gure ospakizunen ezkutuko aurpegia hauxe da! Zoritxarrez, urte guztian zehar daukagun eredu berdina da: erosi eta bota. Daukaguna baino gehiago kontsumitzen dugu, eta mugatuak diren errekurtsoak zamarretara botatzen ditugu.

P1050038

P1050033

P1050040

P1050037

P1050075

P1050076

Artxibu osatzen

Urte barrixaz, helburu zaharrakin jarraitzen dou, ta gañea pozik ga emaitzakin ze geldike geldike mateixala batzen guz. Argazkixak, aldizkaxak, panfletuk, bideo zintxak, cdik, … On arte zaharrenetakuk 1960 ingurukuk diz eta gaxak: elixatik hasi ta alderdi politikukin jarratxu, eta kultur edo kirol elkartinak be batu douz

P1040645

P1040650

P1040637

P1040636

P1040639

Amaitzeko esan, iñok baleuke holako mateixalik edo pentsaten dabena merezi dauela gordeti, guaz harremanetan jarti baño ez dauke ta zuzenena gure helbide elektonikoa idazti ixango litxake: otzara@hotmail.com

P1040644

 

P1040643

Eskerrik asko 2012xan geuaz egon zazen guztioi!

Badu 2012. urti eta badator 2013.a. Turrune ahaleginddu de egunez egun herrixan barri emoten, eta lortu douela pentsaten dou. Einddouena ezin ixango gendun ein dakauzen laguntzailik euki baik. Eskerrik asko notizixak, idatzixak, argazkixak, kartelak… bixalduzuezen danoi!! Segi laguntzen hamendik aurrea be!

Turrunak inddartute amatxuko dau urte zaharra, eta inddartute hasiko dau barrixe. Ixan be, aurten sendotu eindde gure proiektu. Urtarrilin 15.000 bisitxa euki genduzen; Abendu 25.000 bisitxaz amatxukou. Turrune sortu gendunetik 430.000 bisitxa euki douz, munduko txoko desberdinetatik. Eta egunero egunero 700 bisitxa inguru eukitxen douz. Eskerrik asko Turrune irakurten dozuenoi. Anima, eta bixaldu zeuen aportazinoik.

bisitak

nundik

(Ezin jakin zemat bixitxa dazen benetan Spain eta Francetik, eta zemat Euskal Herritxik!)

Datorren urteako notizixa batzuk preparata dakauz ya: danak etxea ekarrikouzela, autodeterminazinoi erreferenduman fetxi ipinikouela… Geure eskutan da horrek notizixok publika ahal ixati! Baine horretako bihar asko ein bir dou.

Urte barri on danoi!