Eguaztena, ta antolatzailik baieztatu dozku 3 autobus bete dizela ta 4.a beteten hasi dizela.
Baten batek dudi badauke ondiokan, Bilboa jun edo ez, guk TURRUNETIK animaten zattuau. Danok jun biga. Barrukuk atxik.
2013ko martxoaren 14an Andoainen, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoi. 11 egunez gelditxu baik, Euskal Herrixe zeharkatuko dau hamazortzigarrenez, martxoan 24an Baionara heldu arte. Laster emango dotzuau Korrika 18k egingo daben ibilbin berri.
Bideo zaharrak digitalizaten jarraitzen dou. Hamen topa douen beste altxor txiki bat, 1989ko Korrika Txiki. Bideu arin du baine… baten batek ezautzen dau beran buru?
Daneako bi autobus bete douz herrixan ta hirugarrena bidin du. Ondiokan denporiaz zabize, bañe antolatzailiai gauzak errezteko komeni de lelengotik ixena emoti, eurak autobusak lehenbaitlehen lotzeko. Gogoratu ixenak ANAITAN ta KULIXKAN emon bir dozuela. Gure helburu de, zapatu arratsaldin ONDARRU hutsik lagati.
Andaluzak ta katalanak be, sostengu emotze U12ko Bilboko manifiai
Txapela kentzeko saiu eskeini dosku gaur eguerdixan Euskal herriko txapeldunak, Bizkaikuk, Maiak eta Amurizak. Kafe Antzokixe jendez beteti lortu dabe lau bertsolaixak. Botx eta Jonek zuzendu dabe ekitaldixe. Bertso zaletasune badala ONDARRUn baieztatute gelditxu de.
Gai xelebrik, kartzelan dazenakin gogoratzen, herriko esaerak, bertoko berbak… ixan diz erabili dotxuen gaxetako batzuk. Bata txitxarru, besti berdela, legatza hirugarrena, ta besigu azkana, euran buru salmentan ipini dabe. Saltzaile bikainak. Ta jentik eurak entzuten gozatu ein dau.
Bideo bat graba dabe eskualdeko gaztik (eta frutak) presun eta iheslaixan alde!
Urtarrilan 12xan danok Bilboa!