Egilea: turrune
Padurak berreskuratzea, uxolei aurre egiteko bide on bat
Ondarruko Eguzkik zabaldu daben mezu:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/01/15/padurak-berreskuratzea-uxolei-aurre-egiteko-bide-on-bat/
Heldu da negua, eta berarekin batera euria eta uxolak. Urteroko kontua da, nahiz eta aurten egoerak itxura txarragoa hartu duen. Argazkietan ikusi besterik ez dago zelako momentu eskasak pasatu dituzten Errenteria auzokoek. Urak gainez egin du auzo horretan eta baita inguruko lurretan eta Alleriko paduran ere.
Imajinatzen duzue eremu horretan 500 etxe eraiki izan balira, gaur egun zelako arazoak edukiko genituzkeen?
Honen aurrean, Ondarroako Eguzkik hauxe eskatzen du:
– Padura berreskuratzea kontu estrategiko bat izan behar da Ondarroarentzat. Hau da, padurari urteetan zehar kendu zaizkion lurrak padurari bueltatu behar zaizkio. Horretarako, lur asko kendu eta ur filtrazioak egin behar dira. Errekari behar duen espazioa eman behar zaio, gainez egin dezan.
– Uxolen arazoa ez da egun batetik desagertuko eta, agian, handitzen ere joan ahal da, arrazoi desberdinengatik: azken urteetan Ondarroan egin diren obrek erreka estutu egin dute (Nasa Kalea, Kafe Atzea…). Eta aditu askok diotenez, itsasoaren mailak gora egingo du hurrengo urteetan. Horren aurrean, padura berreskuratzea da egin dezakegun onena.
– Zorionez Alleriko 500 etxeak gelditu egin genituen. Herritarron salaketari esker, epaileek etxe horiek ilegalak zirela esan zuten. Imajinatzen dituzue 500 etxe urak gainez egiten duen eremu horretan?
– Epaileak etxeak ilegalak zirela esan zuen, eta Ondarroako Udalak bertan behera laga du proiektua abenduan. Eremu hori ezin zela hiri lur izan ere esan zuen epaileak, baina Bizkaiko Foru Aldundiak oraindik ez du leku horren izendapena aldatu. Argi ikusten dugu Alleriko eremua landa eremu lez gorde behar dela, eta padura berreskuratu behar dela. Etorkizunean eremu horretan etxeak egin nahi izatea zorakeria bat dela iruditzen zaigu. Beraz, Foru aldundiari eskatzen diogu alda dezala ahalik eta arinen eremu horren izendapena, eta landa eremu bihur dezala.
Padura berreskuratu eta zaintzea etorkizuneko inbertsio bat da, estrategikoa Ondarroarentzat!
Oharra, zapatuko manifestazinoi dala eta
Hauxe mezu jaso dou, lagun batek bixaldute:
aupa!
zapatuko donostiko manifako autobusan anuntzixun, turrunin, gauza inportante bat faltara: autobuse Meson Anatik pasakorala 11:15etan.
Lekatxon hasi 10:30, Berritxu 11:00, Ondarru 11:15 eta Mutriku 11:30.
Hori iñok naikobaleuke eskualdeko beste herriren baten sartu o…
benga geroarte
Naturin inddarra ARTIBAI errekan
U19 manifi DONOSTIN, Gaztik libre eta legalak
Urtarrilak 16 (eguaztena): Dokumentala, zamarrak erretik dakarren kaltin ingurun
1997ko askatasunaren ibilaldia Ondarrutik pasa zaneku
1997xan askatasunan ibilaldixak Euskal Herri guzti zeharkatuban, eta Ondarrutik be pasa zan. Harrera beru eukiban, irudixetan ikusten danez. Laster ipiniko douz bideo gexaua.
115.000 lagun egon ga BILBON, geu tartin
LAU! Bai, egun baten laugarren autobuse bete dou Ondarrutik Bilboa juteko U12xan
24 ordun autobus bat gexa bete dou, ta 5.a beteten hasitxe da. Esan gendun latxeik zapatu, U12xan, ONDARRUk herri hille emongo dau, danok Bilbon egongo gazelako.
Eskertzeku de be bai Estatu espainiarretik egun horretako deitute dan mobilizaziñoirako alkartasunak jasotzen jarraitzen douela ta honetxek ixan diz azkanak, WILLY TOLEDO eta PILAR BARDEM
















