Hillin azkanengoko baixaku de gaur eta Euskal Herriko herri gexenetan latxeik mobilizaziñoik eingo diz falta dizen guztik ETXEA ekarteko eskatzen. Illuntzeko 8:00 retan urtengo dau enkarteladik Alde Zahharretik. Batu zeube ekimenea!

Hillin azkanengoko baixaku de gaur eta Euskal Herriko herri gexenetan latxeik mobilizaziñoik eingo diz falta dizen guztik ETXEA ekarteko eskatzen. Illuntzeko 8:00 retan urtengo dau enkarteladik Alde Zahharretik. Batu zeube ekimenea!

Euzkixe bai bañe fresko euki dabe gaur Alamedan batu dizen PENTSIONISTAK.12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 180 lagun batu eidiz esazku antolakuntzatik. 20 minutu bertan egon ondoren amaitu dabe eta datorren astelehenin osteabe bertan batzeko deixe eindabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!


| EH Bildu | EAJ-PNV | PSOE | Podemos | Sumar | PP | Vox | |
| 1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) | 229 | 142 | 5 | 6 | 4 | 7 | 0 |
| 1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) | 127 | 96 | 14 | 3 | 6 | 5 | 0 |
| 1.2.U – BIXIKAN (Artabide, Itsas Aurre inguru, Kantxopi…) | 232 | 181 | 7 | 7 | 3 | 9 | 3 |
| 1.3.U – BIXIKAN (Artabide, Antiguako Ama, Egidazu…) | 250 | 235 | 6 | 8 | 7 | 20 | 5 |
| 2.1.U – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Txori Erreka…) | 177 | 122 | 7 | 3 | 3 | 3 | 0 |
| 2.2.A – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) | 241 | 187 | 5 | 15 | 5 | 7 | 5 |
| 2.2.B – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) | 156 | 92 | 7 | 10 | 5 | 3 | 4 |
| 3.1.U – INSTITUTUA (Gorozika, MAgdalena, San Juan Txurru, Txori Erreka…) | 230 | 221 | 21 | 8 | 13 | 9 | 4 |
| 2.3.A – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) | 317 | 153 | 9 | 6 | 6 | 6 | 0 |
| 2.3.B – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) | 215 | 109 | 21 | 8 | 2 | 2 | 1 |
| Guztira | 2174 | 1538 | 102 | 74 | 54 | 71 | 22 |
2020ko emaitzak:
| EH Bildu | EAJ-PNV | PSOE | Podemos | PP-Cs | Equo | Vox | |
| Guztira | 2159 | 1580 | 75 | 147 | 66 | 25 |
Amatxu de hauteskunde kanpañi! EH Bildu zeozerrek bestikandik bereizten badau, hori beran komunidade inddartsu eta mobilizateko gaitxasune da! Euskal Herri luze zabalin milaka ixan diz pegada, mitin, ekitaldi, hitzaldi… ezberdiñak antolatzen eta parte hartzen ibili dizenak.
Ondarru ezta gitxia ixan! Ekitaldi politiku, bizikleta martxi, Osakidetzan inguruko berbaldixe, kartel informatibuk… euki douz. Eskerrik asko kanpaña honetan parte hartu dozuen guztioi!
Aldaketi badator! BOZKATU EH BILDU!
Domekan kontaketi danok batea bixiko dou ALAI tabernan ta ezin dozuenok bertan egon, emaitzak gabeko 9xetatik aurrea TURRUNEko orrixin jungo gaz sartzen! Anima eta etorri!

Hauteskunde kanpañin barrun, bizikleta martxi antolatu dau Ondarruko EH Bilduk. 18:30 etan Kamiñazpiko parketik urtengo dau herri guzti zeharkatuko daben martxik. Amatxutakun Alde Zaharrin ojaela martxan eongora eta berdela jateko aukeri eukiko dou.

Gerua gitxia falta da domekan hautesontzixak ilusiñoi eta aldaketako bozkaz beteteko! Batzuk oso urduri sumaten douz egun honetan… eta egunak aurrea jun ahala urduritxasun horrek ez diz gitxitxuko!
Gu bitxartin geure proposamenak herritxarrakin elkarbanatzen gabiz. Beti ein ixan douen modun kalin, lantegixetan, aisialdi esparrutan… HERRIXAN! Aldaketako ilusiñoi sumaten dou eta domekan ilusiñoi hori BOZKA bihurtuko dou.
Beste aste batez gure herriko pentsionistak elkarretaratzi ein dabe alamedan dagozkixen eskubidin alde!
120 lagun, Alkati eta EHBilduko zinegotzi bat barne!
Burrukik aurrea jarraitxuko dau IPC erreala, Pentsiñoi publiko eta duinak, genero arrakalin ezabatzi… lortu arte!

Honek diz astebukaera honetan AURRERA K.E. talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA TRA KA TRA!

Ondarruko EH Bilduk antolatutako solasaldixe eongo da gaur Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30tatik aurrea. Hizlari lez REBEKA UBERA (EH Bilduko legebiltzarkidi) eta LARRAITZ ARRIOLA (famili mediku eta Osasun Publikun aditu) eongo diz. Osasungintzi danok ikutu etxen gatxun gaxe dalako (gaur edo bixar), informata egoti komeniku de. Hurreatu entzutea!

Berdela agur esateko bidin du gure ingurutatik eta hori aprobetxauaz, herriko bateleruk (ARRIGORRI ITSAS ARRANTZA ELKARTIK) urtero antolatzen daben BERDEL errin jana (300 kg) eingo dabe bixar eguerdixan 12 xetatik arratsaldeko 3rak bittartin (borondatin trukin). Ikatza eta berdela bat einaz, gozatu!

Gaur, eguaztena (apirilak 10) arratsaldeko 7retan EH Bilduk ekitaldi politiku eingo dau Alamedan. Hizlari lez, OIHANA ETXEBARRIETA LEGRAND eta JULEN ARZUAGA GUMUZIO eongo diz. ERABAKI ALDAKETAn danok gazelako beharrezkuk, hurreatu Alameda!
