Gaur (baixaku) beste kontzertazo bat eukikou Plaza Musikan MELISSA&THE JACKS taldiaz illuntzeko 8retatik aurrea. Talde zein bakarkako abeslari ezagunan doiñuk entzungou euran ahoetatik.

Gaur (baixaku) beste kontzertazo bat eukikou Plaza Musikan MELISSA&THE JACKS taldiaz illuntzeko 8retatik aurrea. Talde zein bakarkako abeslari ezagunan doiñuk entzungou euran ahoetatik.

Ongoxe baixakun hasi eta datorren domeka bittartin udal erakusketa aretun eongo da ikusgai NUEVO ANCHUSTEGUI “GURE SEÑORITI” txalupin histoixi. Udalan kultur sailak ekarri dau herrire Bilboko Itsasmuseumetik. Behian dan kartelin dakazue ordutegixe, hurreatu ikustea, merezi dau eta.

Bertso-afaxe antolatu dabe Uztailak 19rako (baixaku) illuntzeko 9xetan Txitxipotxin elkartin ARRI eta BOTXek herrixan etxen daben eta eindaben lana goraipatzeko. Kategoriko bertsolaxak etorriko diz afatxa, IGOR ELORTZA ARANOA eta NEREA IBARZABAL SALEGI. Aforu mugatu ixango danetik, espabila erosten. Sarrerak KURIKE dendan daz salgai 30 eurotan. Betiko lez, atzana popa ustel!

Zeñek pentsakoban hasiera baten onarte allako zile andrak erramutan ekimenan partaidik? Kostantzixi, burugogortasune, giro jatorra… danak bat ein eta erronkiai aurrea etxi lortu dabe. On azkan txanpan sartu diz eta ikasturtiai amaieri emoteko bi eguneko egitarau antolatu dabe. Uztailak 6 eta 7xan ONDARRU-DONOSTI eta DONOSTI-ONDARRU jun etorrixe erramutan eingo dabe. Tartin geldialdixak eingotxue bai ORIXO eta batxe be ZUMAXAN ta MUTRIKUn. Dana ezta ixango iserdixe atati eta bazkaxak, manifestu irakurketak eta kalejiri be uztartuko dabe. Ongi etorrixe be emon bikotzau ezta? Guk bai, behintzat!

Egun berezixe aukeratu dabe ongun AURRERA MENDI taldekuk irteeri etxeko, batzuk parrandan ibiliko dizen bittartin bestik mendi irteera jungo diz, LEGATE mendire. Uztailak 4rarte emon zeinke ixenak ANAITASUNA tabernan eta 15 euron trukin egun ederra eta lagun artin egun pasa etxeko aukera ederra.

*LEGATE Baztango (Nafarroa) Lekaroz eta Elizondo herrixan artin dan mendixe da (870 mt) ta behian ikusten dozuen latxeik tontor ikusgarrixe dauke.

Datorren eguenin (U-4) HERRI LIBRE BAT! dinamiki aurkeztuko da Kofrai Zaharrin arratsaldeko 7retan GURE ESKUn antolakundin ahotsetatik. Hizlari lez JOSU ETXABURU OSA, ZELAI NIKOLAS EZKURDIA eta IÑIGO URRUTIA LIBARONA eukikouz. Hurreatu entzutea ekimen barri honen nundik noakuk!

Ondarruko udalak Ongi etorrixe emoten dotza herrire etorriko dan jende guztiai ZAPATO AZULEA ta horreaz batea gomendixo batzuk zabaltzen dotxu gauzak ahal eta txukunen jun datxin (zamarrak ingurun, kalin garbitxasune zaintzeko, komunak erabiltxeko eta erasoik ez gertateko) azpixan irakurriko dozuen latxeik.

Beste alde batetik, ZAPATO AZULIN eraso matxistan kontrako arreta zerbitzu eongo da martxan, telefoniku eta presentziala. Protokolun lanketa bat ein de, herriko eragile, taberna eta Udalaz. Beraz, edozein arazon edo erason aurrin, jo arreta zerbitzure!

Ekainan amaiera alla gaz eta ohiku douen latxeik hilleko azkan baixakutako enkarteladi eongo da gaur (E-28xan). Illuntzeko 8 retan urtengo dau Alde Zaharretik, etorri zeube. DANAK ETXIN EGON ARTE, JO TA KE!

Aurrera esan gendun RADIXU irratiko lagunak buru belarri ebizela egitarau potolu preparaten eta esan eta ein. Gaur bertan eindabe aurkezpena eta guk zeuei eskeintzen dotzuau. Danetik eukikou zapatun, Kamiseta azoki, antzerkixe, jan edanin ibiltxeko tokixak, kiroleruntzako egune, herrixan falta dizenan aldeko konzentri, jolasak txiki ta nausixantzat, dantzan etxeko aukeri, musika taldik gor geatzeko modukuk…beraz, AURTEN BE EZTA IXE…AUIMINYULINBLU! LO BAILAU, BAILAU ESTA! Ondo pasa, pasa baik!

Ekaine amaitzen da eta di da baten uztaile pasako da, denbori aurrea du ta jaxak usaintzen hasi gaz onezkeo. Galdera hau eindabe Jai batzordetik: KUADRILLA EGUNEAKO ZEIN GAI PROPOSATZEN DOZUE? Erantzun nahi ixan ezkeo, azpixan agertzen dan korreo elektronikure bixaltzi baño ez dakazue Uztailak 3 baño lehen.
