Onezkeo askorek ikusiko zenduen aurtengo ZAPATO AZULE jaiko kartela bañe beti da bateren bat of geatzen dana, beraz trankil hamen dakazueta. Egitarau be zarratzen eongo diz onezkeo seguruenik ta argitaratzen dabenin hamen erakutsiko dotzuau, lasai!

Onezkeo askorek ikusiko zenduen aurtengo ZAPATO AZULE jaiko kartela bañe beti da bateren bat of geatzen dana, beraz trankil hamen dakazueta. Egitarau be zarratzen eongo diz onezkeo seguruenik ta argitaratzen dabenin hamen erakutsiko dotzuau, lasai!

Galdera hau zabaldu dabe ekimen honetako partaidik: ANDRAK ERRAMUTAN ZEATXIK EZ?. Ta horreaz batea aurkeztu dabe ITXAS ERRONKA FEMINISTI. Ekainak 16 xan ONDARROA-LEKEITIO-ONDARROA arrunketi eingo dabe. Goxeko 11 etan ongi etorrixe eta ekitaldixe eongo da Lekeitioko portun. Guazen babesa emotea!


Idatzi honen bitartez, Ondarroako herritarrok, herriko Osasun Etxeak dauken egoera larrixe eta jasan eziñe salatzera, eta konponbideak eskatzera gatoz.
Ondarruko Osasun Etxin egoeri, Osakidetzak dauken egoera orokor larrixan barrun kokatzen dou. Azken aldixan, familiako mediku ugari falta diz, eta horren arrazoi nagusixe, oso sakonin dan jestio eskasa dala salatu nahi dou.
Pediatriako zerbitzuaz gertatzen ari dana be salatu nahi dou herriko umin gurasuok, zein herritarrok orokorrin. Ondarrun, 2 urte daruau pediatra baik. Edo modu egokixauan esan nahi bada, pediatriako zerbitzu behar bezala bete baik.
Erreferentziako mediku bat horrenbeste denboran falta izatik ekar ditzakeen ondorixo larrixak ixan daitezke.
Gañea, egoera honetan, gure osasun sistemak eskeini behar digun zerbitzu eskeintzi ezinezku de.
Horreatxik, osasun arduradunei, kasu honetan Osasun Kontseilariari eskatzen dotzau, egoera hau lehen bait lehen konpondu dezatela.
Horretako, eta danon arduri dalako, dei etxen dotzuau, ondoren aipatzen dan mobilizaziñoire:
– Ekainan 13an manifestaziñoi 18.30etan alamedatik alde zaharrea.
HERRITXARRAK
Zubi-Zahar herri ikastolin jaxe ospatuko dabe ongoxe zapatun ta egitarau zabal bat prestatu dabe horretako. Aspertzeko astirik ez da eongo behian ikusiko dozuen latxeik!

Ongo baixaku eguerdixan (E-14) Konpost Egune ospatuko da Alamedan, Lea-Artibai Mankomunidadiaz elkarlanin. Herriko ikastetxitako ikaslik zein bertaratzen dizen herritarrek konposta eta tomate landarik jasotzeko aukeri eukiko dabe. Naturi eta jana zainduz osasuntsu bixi!

Gaur eguerdiko 12 xetan zabaldu dabe beste behin be pankarti Alamedan batzen dizen PENTSIONISTAK. Gaur 135 lagun batu diz egueldi politxe lagun eukela (tartin alkati). 20 minutuz egon diz bertan eta herrixan anbulatoixun ingurun dabilen kezkiai buruz berba ein dabe. Herritxar talde bat hasi de mobiuten eta egueneako, ekainak 13rako, manifestaziñoi deitxu dabe alamedatik hasitxe alde zaharrea. Pentsionistak be bat etxen dabe deialdi horrekin eta mobilizaziñoin parte hartzeko zabaldu dabe. SOS Ondarruko anbulatoixu!!!
JO TA KE LORTU ARTE!!!

| EH Bildu (Orain Errepublikak) | EAJ-PNV (CEUS) | PSOE | Podemos | Sumar | PP | Vox | |
| 1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) | 203 | 78 | 22 | 5 | 3 | 8 | 1 |
| 1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) | 105 | 75 | 25 | 3 | 3 | 5 | |
| 1.2.U – BIXIKAN (Artabide, Itsas Aurre inguru, Kantxopi…) | 196 | 123 | 31 | 9 | 3 | 7 | 3 |
| 1.3.U – BIXIKAN (Artabide, Antiguako Ama, Egidazu…) | 214 | 175 | 26 | 9 | 5 | 28 | 8 |
| 2.2.A – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) | 280 | 194 | 45 | 14 | 4 | 9 | 4 |
| 2.2.B – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) | 163 | 111 | 31 | 9 | 4 | 8 | 1 |
| 3.1.U – INSTITUTUA (Gorozika, MAgdalena, San Juan Txurru, Txori Erreka…) | 188 | 149 | 33 | 5 | 5 | 10 | 3 |
| 2.3.A – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) | 257 | 102 | 26 | 8 | 6 | 11 | 1 |
| 2.3.B – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) | 175 | 62 | 29 | 8 | 3 | 4 | 2 |
| Guztira | 1781 | 1069 | 268 | 70 | 36 | 90 | 23 |
Ate joka dakauz Europar parlamentuko hauteskundik. Egixe da apartien gelditzen gazkun instituziñoi dala baine ez da garrantzi gitxia daukena, gitxiarik bez. Eguneroko bixitxan eragitxen doskuzen politikan norabidi da jokun. Elite ekonomikun eta inperialistan kontrolpin dan Europan gure ahotsa eukitxi beharrezku dou!
Gorakadan dun faxismu gelditxu eta aurre etxeko!
Euskal Herrixe, Catalunya, Galiza… eta estatu baiko herri zapalduon ahotsa presente egoteko!
Gerraik ez douela nahi argi eta garbi lagateko! Palestina, Sahara… herrixan askatasune aldarrikatzeko!
Herrixan bertan eragitxen doskun gai nagusixe arrantzi de. Kuriosu ereisten gazku batzun logiki, Europako parlamentun ixe ez gazkule galdu esaten dabenak eta bide batez euran gurasuk kejaten ibiltxi arrantza kuotak gero ta murritzauak dizela salatzen (Ondarrun entzundaku). Urteroko borroki de arrantza mundun; Leatza, antxoi, berdela, atune, ollarrak, sapuk…murrizketak pairatzen dabe. Zeñek geuk baño hobeto defendiu leike geure interesak? GUK argi dakau, Bozkatu EH Bildu!
*Beti lez domeka illuntzin (gabeko 11etatik aurrea, legik hala agintzen dabelako) TURRUNEko orrixin ahalko dozue ikusi hauteskunditako herriko emaitzak.
Sare sozialetan zabaldu dabe AURRERA K.E.kuk mezu hau:
Ekainan 21in eingo dou Bazkidin Ohiko Asanblada Orokorra, Kofradia Zaharreko bigarren solairun arratsaldeko 6:15tik aurrea. Behian dakazue deialdixe eta gai zerrendi:

Gaur arratsaldin 7retan EH Bildun ekitaldixe eongo da Alamedan Europear parlamentuko hauteskundiai buruz. Hizlari lez IDURRE BIDEGUREN GABANTXO eta IKER CASANOVA ALONSO eukikouz….eta domekan (E-9)xan, bozkatu Orain Errepublikak! Bozkatu EH Bildu!
