ONDARRUTARRAK MENDI TONTORRETAN!!‏

Ondarrutarrak mendi tontorretan

Udaleko Kirol Batzordi eta Aurrera Mendi Taldin artin EGUNERO GOZATU MENDIAZ kanpañi martxan jarri dou 2014 urte osorako. Urtin zir mendixaz lotutako hainbat egitasmo egongo diz, batzuk puntualak eta beste batzuk, aldiz, iraunkorrak.

Azken hauetariko bat, dakixuen modun, ONDARRUTARRAK KALAMENDIRA: EGUNERO BAIETZ!! martxan da (ETA ZELAN GAINERA, ZEUEI ESKER!!).

Apur bat martxan jarri eta indarra hartu arte Kalamendiku eztou bigarren kanpaina iraunkorra martxan ipiñi, bañe pentsaten dou momentu egokixe dala ontxe jarteko.

ONDARRUTARRAK MENDI TONTORRETAN!! ipiñitzau ixena. Asko zazenez inguruko menditontorretatik kanpo, Euskal Herriko zein beste hainbat herrialditako mendi tontorretara juten zazenak, 2014an juten zazenin, aldozuen neurrixan, ARGAZKI BAT BIXALTZEKO ESKATUKO GENTZUEKE, zeuen ixenak eta mendiaren ixena jarriz.

Gure aldetik, jaso ahala, Kalamendiko argazkixakin batea sartuko geunkez (hileroko zozketak barne) eta ahal douen neurrixan, zabaldu (udaleko web orria, Aurrera mendi taldekoarena, facebook, kirol agenda…).

Usten dou, Kalamendiko kanpainaren osagarrixe ixan leikela, eta demostrakotzau “munduai”, Ondarrun, beti egon bada ere, ontxe be, kriston mendizaletasuna dala.

ANIMO!! EZ DAKAU DUDAIK, ONGUN BE ONDARRUTAR ASKOREN PARTAIDETZI LORTUKO DOUELA!!

EUSKAL HERRIKO MENDI TONTOR NAGUSI GUZTIXETA BAIETZ ALLA AURTEN ONDARRUTARREN BAT!! ETA EUSKAL HERRITXIK KANPOKO BESTE HAINBATERA BE SEGURU BAIETZ!!

ESKERRIK ASKO ALDEZ AURRETIK DANOI!!

http://www.flickr.com/photos/113409834@N05/show

Arranondo aldizkarian hondakinei eta zamarrei buruz irakurritakoari erantzuna

Ondarroa Zero Zamar taldik bixaldu doskun idatzixe: http://ondarroazerozamar.wordpress.com/2014/01/17/arranondo-aldizkaria-hondakinak-eta-zamarrak/

p1070162

Urtarrileko Arranondo aldizkarian Edurne Urrestik hondakinei eta zamarrei buruz idatzitako artikulu bat irakurri dugu. Asko poztu gara, herrian zamarren arazoari buruz berbetan hasi garelako. Hainbeste urtean ahaztuta eduki dugu arazo potolo hau, eta gainez egin digu!

Urrestik bere artikuluan esaten dituen gauza batzuk eztabaidatu nahiko genituzke, eta horregatik bidali dugu idatzi hau Arranondora.

Urrestik dio Donostian ez dutela atez atekoa ipini, etxe aurrean potoak lagatzea itsusia delako.

Gure ustez Donostian gaur egun daukaten sistema da itsusi eta zikinena. Adibidez, hango Alde Zaharretik buelta bat ematen baduzue, konturatuko zarete kale guztiak zamar boltsaz beteta egoten direla, kontenedoreak gainezka. Eta Bilbora joaten bazarete, bardin. Emon buelta bat Bilboko Alde Zaharretik iluntze baten, eta ikusiko duzue.

Baina ez daukagu apartera joan beharrik. Ondarroan bertan ere panorama eskasak ikusten ditugu eguna joan eta eguna etorri. Plaza Musikako kontenedorak gainezka, Musika Eskola eta Zubi Zahar artean espaloiak boltsaz eta kajaz beteta, Artalekua trastez beteta…

Baina zamarrena ez da arazo estetiko bat bakarrik. Arazo askoz be handiagoa da. Ondarroan hondakinen %25a birziklatzen da bakarrik. Beste zamar guztia erretzera bidaltzen da Alonsotegira. Errauskailuan edo inzineradoran birziklagarriak diren produktuak erretzen ditugu, eta errauts toxikoak sortzen ditugu. Gero errauts horiek Euskal Herritik kanpora bidaltzen ditugu, zabortegietara. Geuk nahi ez ditugun zamarrak beste herri batzuetara bidaltzen ditugu.

Irakurtzen jarraitu