ENEKOn aldeko futbito txapelketi, otsailak 8xan

ENEKO ETXABURU ondarrutarraz sarekada bardiñin atxilotu zitxuezen gaztik kalin daz, bañe gure herrikidi lan politiku etxearren LOGROÑOko kartzelan dakarre preso, ONDARRUtik 166 kikometrota. ENEKO etxin nahi dou!

Berai elkartasune adierazteko eta bixiraben egoeri salatzeko hainbat ekimen eingori hurrengo hilabetitan. Anima eta parte hartu etxendizen ekimenetan! Eta hasteko otsailak 8xan Futbito txapelketi antolatu de, apuntateko tokixak betiko lekuk ixango diz, hori bai, otsailak 3 de apuntateko azkan egune.

kartela sare sozialetakojpgMILITANTZIXI EZTA DELITU!
PRESO TA IHESLAXAK ETXEA!
JO TA KE DANAK ETXEA EKARRI ARTE!!!

Desguazi, zikiñe eta arriskutsu

Ondarruko eguzkik atzo portun pasa zanan ingurun idatzi dabena:

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/01/20/desguazea-zikina-eta-arriskutsua/

Behin baino gehiagotan salatu izan dugu Ondarroako txalopentzako desguazearen egoera: ez dauka segurtasun kontrolik, metal eta pintura partikulak airera eta itsasora isurtzen ditu… horren erakusgarri, gaur gertatu dena: bertan zatitzen ari diren txalopa batek su hartu du, eta kea portu guztian zabaldu da. Anekdota bat ematen du, baina ez da. Askotan ur gainean eta gasoil depositoen alboan egiten dituzte desguazeak. Desguaze horretan gauzak txarto egiten dira, eta kalteak denontzako dira. Adibidez, inguru horretan ibiltzen diren arrainek metal pisutsu asko edukitzen dute, EHUko ikerlarien arabera.

Ondarroako Eguzkik neurri hauek eskatzen ditu desguaze horren kalteak txikitzeko: ur gainean txaluparik ez desguazatzea, “arlanpan” dike bat egitea, lurrera erortzen diren partikulak itsasora ez joateko… Neurri hauek hartuta desguazeak ingurumenean eta pertsonetan eragiten dituen kalteak txikituko dira.

dsc_0179

Beste “pepino” baten barri. ITSOSU desmilitariza eta zaindu garbi!!!

Hamen ze bixaldu doskun ONDARRUTAR  arrantzale batek:

Aupa TURRUNE!!!
Denbora gitxi de Itsosun nabilela biarrin, KALAMENDI txalopan, patroi kosta modure, eta ongo marin emailez peata  dan argazkiko misille edo misillan karkasi sarin etorri de.

pepinu

Aurreko baten EGUZKI LORE txalopik porture ekarri ban, guk kasu honetan itsosa bota dou bueltan( sonda handiko toki baten, iñok arrantzan ez daben eitten tokixan). FRANTZIKO MILITARRAK entrenamentuk eitten dabe (tiruk) makina bat itsas millietako eremu baten eta leku hortan ezin ga sartu biarrea, eurak entrenatzen dazelako, eta gero euran zamarrak geuk jasotzen douz, sarin datozelako, beste batzutan hobaik beran aletakin sarik apurtzen douz…

BESTE BAIK.
AGURRAK DANOI!!

Hondakinai buruz berba eitxeko, herriko taldikin batzen dabil udala

2014an hondakinak batzeko kontratu amaitzen da, eta zerbitzu barri bat ipini bir de martxan. Hori dala ta, Mankomunidadik ikerketa bat eiban, etorkizuneako zelako alternatibak dakauzen aztertzeko. On udala herritxarrakin eta herriko taldikin horretxek alternatibak aztertzen dabil.

Hurrengo batzarrak honetxek ixango diz:

Urtarrilak 21 (martitzena ) – Udaletxin – 19:00 – Kultur taldik

Urtarrilak 22 (eguaztena) – Etxelilan – 19:00 – Bardinttasune lantzen daben taldik

(Batzarreta interesa dakarren edozein herritxar be ahal da jun)

Gaur egun herrixan dakaun egoeri ezta ona: %25 birziklatzen dou bakarrik, eta beste guzti erretea bixaltzen dou Alonsotegire. Ingurumena kaltetzen dou eta ekonomikoki be galera handixe da. Zamarrak danon arazu diz eta danon artin topa bitsau irtenbidi!

P1070165

Beste alde batetik, 13 familixa hasi diz konposta etxen euran solutan. Ikastaru eta potuk jaso zitxuezen aurreko astin. Honen aurretik beste 22 familixa be hasitxe euazen konposta etxen Ibaiondon. Informazinoi gexa, hamen:

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/13FAMILIAGEHIAGOKONPOSTAEGITEN.aspx

Eskubide sozialan karti lantzen

P1070171

Gaur Kofrai Zaharrin batu gaz, geure eskubide sozialak zeintzuk ixan bir dizen erabakitzeko. Ingurumen eta bardintasun eskubidin kasun einddou berba, orokorrin, eta Ondarru mailan. Dakixuen modun, Euskal Herriko talde asko dabiz karta sozial bat preparaten, biximodu duin bat eukitxeko beharrezkuk dizen eskubidik zehazten. Parte hartu nahi dabenak, aukera gexa eukikotxuz hurrengo astitan. Anima!

http://www.eskubidesozialenkarta.com

P1070172

P1070173