Egilea: turrune
Hondakinai buruzko batzar gexa eingo diz hurrengo egunetan
Dakixuen modun, Ondarruko Udala herritxarrakin eta herriko taldikin hondakinai eta zamarrai buruzko batzarrak etxen dabil, etorkizuneako dazen alternatibak aztertu eta balorateko. Herriko taldikin batzeko hurrengo fetxak honetxek ixango diz, eta interesa dakarren beste edozein herritxar be jun leike:
Ongizate taldeak – Urtarrilaren 31an (barikua), arratsaldeko 18:00retan, udaletxean
Kirol taldeak – Otsailaren 3an (astelehena), arratsaldeko 19:00etan, udaletxean
Udaletik jakin arazi dabe, talde edo herritxarren batek datorren asteko beste egun, ordo eta leko baten batu nahi badau azalpenak entzun eta hondakinai buruz eztabaidatzeko, honaxe helbidea idazteko: komunikazioa@ondarroakoudala.net
Bestetik, Mankomunidadik hondakinai buruz ein daben azterketi udalan web orrixan da ipinitxe. Bertan ikusten da atez ateku ahal dala ixan Ondarrurako sistemaik merkiena, eta gexen birziklatuko leukena:
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Ingurumena_aktak_hondakinak/ONDARROA%20AURKEZPENA.pdf
Otsailak 4 (martitzena) Santa Ageda bezperi
Otsailak 1 (zapatu) Ondarruko karta sozialan bigarren batzarra
Radixu Irratiak programazinoi barrixe dauke
Radixu Irratiak programazinoi barrixe dauke, eta 105.5 FMn edo www.radixu.info orrixan entzun ahal dozue.
Abortu kode penaletik atateko eskatu dau Ondarruko Udalak
Bardintasun kontseilun eskarixai erantzunde, abortu kode penaletik atateko eta emakumin erabakitxeko eskubidi bermatzen daben lege bat eitteko eskatu dau Ondarruko Udalak.
Urtarrilan 23an einddako plenun onartutako mozinoi hamen dakazue: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20140127_AbortuaKodePenaletikateratzekoetaemakumeenerabakitzekoeskubideabermatzenduenlegebatenalde.aspx
Eta hamen dakazue Ondarruko kalitan baten batek Gallardonei emondako erantzune…
Urtarrilak 29 (eguaztena) jabekuntza erretratuk ikusteko bisita gidatu etxelilan
Zortzi urteko kartzela zigorra ipinitse Aitzolei Frantzin
Gixon bat hildde barra puntan, olatun eraginez
Kontuz: irudi oso gogorrak daukez bideuk!!!
Oharra: kritikak jaso douz hau bideu ipintxearren, sensazionalismun jausi gazelako. Kendu ala ez kendu pentsaten egon gaz, eta mantentzi pentsa dou behian aipatzen douzen bi oharrakatxik.
Hilddakuk 43 urte eukazen, eta senegaldarra zan jatorriz. Nahiz eta portuko arduradunak itxi daben muzturrea juteko bidi, olatu handixak euazelako, berak aurrea einddau eta olatuk gainez einddaben baten ureta bota dau zoritxarrez, bideuan ikusten dan latxeik.
Honen ingurun, bi ohar:
Bata, itsosu errespeta ein bir dela hasarre danin. Gerua eta jente gexa ikusten dou tenporali danin morrure urreatzen, argazkixak ataten… Kontuz itsosuaz!
Besti, salatu nahi dou gaur goxin egon dan lakoxe tenporaliaz txalopak itsosa urteti arrantzan etxea (bideun ikusten dan latxeik). Biharginan segurtasune eta duintasune rentabilidade ekonomikun aurretik egon bir de!












