Martxoak 15 (zapatu) bildotsan zozketi

BILDOTSAN ZOZKETI BIXAR!
Euro baten truke, bildots ederra irabazteko aukeri. Bixar zapatu, goxetik txartelak saltzen eongo ga Kalekutzeko eskilaretan… Ordu 2 txerdixetan zozketi eingo ra bertan, eta tokaten bagatsu, etxea jun bir karritun bille, edo kuadrillakuai diar ein bir zuk nahiku dakazulako peazun txikiteauaz… A! Bildotsaz batea letxuga pare bat be jausiko riz, kipula batzuk be bai (laguntzeko baakixue)…, eta iwal generoso jarritxe, pare bat txakoliñ botila be bai. Etxasss!

bildotse

Lortu bixar edo etzi GIZA KATEko zeure metru

gure esku dagon metruk

Ondarruko GURE ESKU DAGO dinamikik jarraitzen dau GIZA KATEko metruk saltzen. Gogoratu Ekainak 8xan  Elorrixon 11. Km.an eongo gazela. Erosi lelengotik zure metru, Ez laga azkeneako, Zapatun eta Domekan kanttoipeko errebueltan 12.30xetatik ordu 2xeta eongoaz. (Kamisetak be saltzen daz).
Datorren astin bideo klip bat etxeko asmu dakau, prepara danok !!
Euskal herrittarrak gaz, eta geure etorkizune erabakitxeko eskubidi dakau!

Galdakaoko ospitxalan aurrin: IBON eta TXUS S.O.S.

galdakaoko ospitxalin ibonen alde

Hamen familixakuk bixaldutako azkanengoko barrixak:

BASAURIKO KARTZELAKO TRATAMENDU BATZORDEAK EZ DU IBONEN EGOERARI BURUZKO ERABAKIRIK  HARTU

Ibonekin komunikatzen gaituzten kanalen fluidotasun gabeziaren ondorioz, gaur martxoaren 13an, martxoaren 11n zabaldu genuen informazioa okerra dela esan behar dugu.

Basauriko kartzelako Tratamendu Junta ez da pronuntziatu Iboni 100.2 artikulua aplikatzearen alde, izan ere, Junta horrek Ibonen gaia erabili ere ez duelako egin, nahiz eta bezperan gaia erabiltzeko eskakizun bat jaso, urjentziazko bidetik bada ere. Bai egia da, espetxeko zenbait arduradunek, euren jarrera Iboni berriz 100.2 artikulua aplikatzearen aldekoa dela adierazi dutela.

Iparra Galdu Baik plataformako partaideok, Ibonen egoeraren gainean dagoen mediku eta abokatu taldearen berri eta aginduen zain gaude, komenigarria iritziz gero, mobilizazio ildoa aktibatzeko. Ibonek Igandean senideen bisita edukiko du eta astelehenean plataformako bi kide eta mediku eta abokatu taldea Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Batzordeko ordezkariekin bilduko dira.

Bien bitartean, biharko, LAB sindikatuak kontzentrazio batera deitu du Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Hall-ean, 12:00etan Ibonen askatasuna eskatzeko. Arratsaldean, 19:00etan, Ondarroako Udalak ez-ohiko Udal-Batza konbokatu du, Ibonen egoera aztertzeko puntu bakarrarekin. Bestalde, jakin izan dugunez estatua mailan  ekimen ezberdinak aktibatzen hasi dira, eta hau era positiboan baloratzen dugu.

Euskal Herriko mugimendu feministin histoixa ikastaru ETXELILAn

EHko feminismoaren historia

Emakumintzako Jabekuntza Eskolako ikastaru eongo da zapatu honetan goxez Etxelilan eta apuntateko ondioik plaza batzuk  libre daz!

Mugimendu feministi ez da on dala hamarkada bateko kontu. Ixan be, feminismu, emakumik munduko herrialde guztixetan aurrea erundako borroka eta ekarpenai esker garatzen jun de. Gaur egungo feminismuk badauke bere jatorrixe, bere testuinguru politiku, sozial eta ekonomiku. Hori guzti ezautzi, hau de, mundun zein Euskal Herrixan mugimenduk ixandako bilakaeri eta aldarrikapenak ezautzi, etorkizuneko erronkei aurre eitteko tresna ezin hobi de. Hartara, ikastaro honetan, mendebaldeko mugimendun histoixaz gain, Euskal Herrixan 70. hamarkadatik aurrea ezautu douen mugimendun ingurun berba engou, antolatzeko modu eta aurrea erundako borrokak aztertuz. Histoixi ezautzik aurrea beatzen lagundukozku

Ixenburu: Euskal Herriko mugimendu feministin histoixi
Irakaslik: Miren Aranguren eta Edurne Epelde (EHko Bilgune Feminista eta Emagineko kidik)
Egune: Martxun 15, 10:00etatik 13:00eta

Leku: Etxelilan
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/EHKOMUGIMENDUFEMINISTARENHISTORIA.aspx

 Animatu parte hartzea

Etxelilako artegintzako lanak kanpoa zabaltzen duz!

1

Ondarruko Etxelilako artegintzako partaide batek, Donostiko Deustuko unibertsitatin beran lanak jarri dotxuz erakusgai.

Izenburu: “Obra-grafikoa”
Egili: Josune Laka
Noiz: Martxoaren 8txik-28re
Leku: Donostiako Deustuko unibertsitatin  (Mundaiz paseoa, 50, 20012 Donostia)
Gaia: Martxoaren 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dala ta, Josune Lakan obra grafikuk eongo diz erakusketa honetan ikusgai.

Informaziñoi gehixa  http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/OndarroakoEtxelilakoartegintzakopartaidebatekDonostikoDeustukounibertsitateanberelanakjarridituerakusgai.aspx

Etxelilako fruituk be kanpoa zabaltzen, Donosti aldetik zabizenok eta hurbildu nahi dozuenok atik zabalik dakazuez herritxarran artelanak ikusteko!

7 emakume en movimiento-Ondarroako emakume artisten Elkartea: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Orrialdeak/Berdintasuna_7emakumeenmovimiento.aspx

Basauriko kartzelako tratamendu batzordi, Iparra etxeratzin alde

iparrBELTZTXIKI

<!–
_Ibon Iparragirren familixakuk bixaldutako informazinoi:

Gaur Basauriko kartzelako Tratamendu Batzordea -”Junta de Tratamiento”- bildu da eta bertan Ibonen gaia erabili dute. Junta honek Ibonen kartzela erregimenari buruzko proposamena egin du eta Jaiki Hadik jakin ahal izan duenez, txosten positiboa bidaliko du Madrilera, Iboneri lehen zeukan 102.2 artikulua aplikatzea eskatuz. Izan ere, Batzorde horrek eskura dituen txosten mediku guztiek Ibonen osasun egoera oso delikatua dela egiaztatzen dute. Azken hitza Madrileko Espetxe Zuzendaritzak dauka eta hasiera batean behintzat, espedientea bideratu beharreko norabidean dagoela ematen du.

Bien bitartean Ibonek bigarren graduan jarraitzen du, eta berari buruz dauzkagun azken berriak larunbatekoak dira: urduri egon zen bisitan, gau osoa lorik egin gabe eta hiru puntu zituen bekokian, ustekabean hartutako kolpe baten ondorioz. Senideek “peculio”a -dirua- ingresatu badiote ere telefono txartela ez diotenez aktibatu, ezin da kanpoarekin komunikatu, ezta kanpokoek berarekin. Hurrengo bisita astebururako dago aurrikusita.

Ibonek kartzelan igaroten duen egun bakoitza arrisku egun bat da berarentzat. Esan bezala ikusmena zeharo kaltetuta dauka, epilepsia atakeak saihesteko medikazioa hartu beharko luke eta edozein infekziok itzuliezinezko ondorioak izan ditzake, epe motzean.

Iparra Galdu Baik Plataforman era positiboan baloratzen dugu Basauriko Tratamendu Batzordeak hartutako erabakia eta Espetxe Zuzendaritzak ere bide horretatik jotzea espero dugu. Edonola ere, epe laburrean erantzun garbirik ez badugu jasotzen, mobilizazioak indartuko ditugu. Zuen denon laguntza beharko dugu horretarako.

Informazio hau zabaltzea eskertuko genizueke. Milesker

PD: Arratsaldeko 8rak aldera Ibonek bere amari deitu dio. Ondo dagoela esan du. Espetxeko arduradunek azaldu diotena bat dator hemen azaldutakoarekin. Madrilera bidali omen dute eskakizuna. Indartsu dagoela esan du, eta eusteko prest.

HIESA + KARTZELA = HERIOTZA ZIGORRA

PRESO GAIXO LARRIAK ETXERA

Idatzi iezaiozu. Bere helbidea honako hau da:

IBON IPARRAGIRRE BURGOA
PRISION PROVINCIAL BASAURI 1102
LEHENDAKARI AGIRRE, 92
48970 BASAURI -BIZKAIA-