“Ezautu zeure gorputze, zainddu osasune” ikastaru ETXELILAn

ezautu zure gorputze

Emakumintzako Jabekuntza Eskolakin jarraitzen dou aurrea eta aste bukaera honetan be gure gorputzea hurbilduko gaittuen ikastaro interesgarrixe dakau

 Izenburu: Ezautu zure gorputze, zaindu osasune

Irakasli: Patricia Verdés Giménez (Psikologoa eta berdintasunean aditu)
Egunak: Martxoaren 21-22

Leku: Etxelilan

Gaixe: Ikastaro hau gure gorputza esploratzeko proposamen bat da, jakitteko zer nahi daben esan emakumezko baten gorputzin bixitxik eta osasunaz zer lotura duen horrek. Gure gorputzai entzuten ikasiko dou osasunaren bidin. Era berin, agerixan lagakou gure gorputzan gaineko patriarkatuaren mezu batzuk gaixotzea eruten gaituztenak. Hobeto ezautuko dou gure emakume gorputze, zer berezitasun dauken eta zer prozesu bizitzan zehar. Hobeto dou arropa erosu ekartzi, eta etorri zattez taldin jarduteko goguaz eta entzuteko prest (erderaz ixango da eta aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de)

Info gehixa:

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/IKASTAROAEzagutuzuregorputza,zainduosasuna.aspx

Zer da pasaten Atxazpin?

Udalbarriak irakurri badozue, jakingo dozue Atxazpiko zabortegi zaharreko hormak arrakalatute dazela, eta zamarrak eta eskonbruk itsosa jausten dizela. Metal pesauk be ba ei daz.Udalak hurrengo urtitan zabortegixe berreskuratzeko ahalegine eingo dau.

Eta Ondarruko Eguzki talde ekologistik irakurketa bat ein dau Atxazpin egoeri dala eta.

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/03/17/atxazpiko-zabortegia-txarto-egindakoa-ez-da-desagertzen/

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Atxazpiko zabortegia: txarto egindakoa ez da desagertzen

Udalbarrien bidez jakin dugu Ondarroako Udala Atxazpiko zabortegia berreskuratzen hasiko dela.

Alde batetik poztu egin gara, askotan eskatu izan dugulako zabortegi hori berreskuratzeko. Lan horretan laguntzeko prest gaude, ahal dugun neurrian.

Bestetik, kezkatu ere egin gara, udalak eman dituen datuak larritzekoak direlako: Atxazpin metal pisutsuak daude, eta gainera zaborra itsasora jausten ari da. Zuzenean eragiten du inguru horretako ekosisteman, hau da, gure arrantzaleek arrantzatzen dituzten arrainetan.

Atxazpin gertatzen ari denak zer pentsatua eman behar digu. Zabortegira botatzen ditugun hondakin eta zamarrak ez dira desagertzen. Bertan geratzen dira, eta gainera arazo ekologiko eta ekonomikoak sortzen dituzte. Hurrengo belaunaldiei opari eskasa lagatzen diegu: zabortegi horiek kudeatu eta sortutako arazoak konpontzea.

Ezin dugu ahaztu gaur egun ere zabortegiak sortzen ari garela. Geure hondakinen %26 birziklatzen dugu bakarrik, eta beste guztia erre eta Bizkaiko zabortegietan botatzen dugu. Beste herri batzuei (Zalla, Larrabetzu…) eta hurrengo belaunaldiei lagatzen diegu guk nahi ez dugun zaborra.

Irtenbidea gure hondakinak ahalik eta hobetoen kudeatzea da. Hondakin kopurua gutxitu, gauzak berrerabili eta materialak birziklatu. Zero zabor filosofia, hain zuzen ere. Hori eginda, zabortegi kopurua gutxitu egingo da, eta gure seme-alabei arazo gutxiago lagako diegu.

Hezkuntzi Herrittik Herrixantzat, ikaslin eskakizune

Pasan baixakun ikaslik mobilizaziñoi egune euki ben, goxin herriko institutun eta arratsaldin eskualde mailako manifa bateaz amatxu ben egune.
Goxin antzerki bidez (ikaslik baltzez jantzitxe kalejiri ein ben), gaurko hezkuntzin enterru irudikatu ben.

lomce ez 3

lomce ez 2

arratsaldin MARKIÑAn herrittik zir manifi ein ben pankarta baten atzetik

lomce5

lomce4

eta hau hasieri baño ez dala diñue ikaslik

Bertoko 500 arbola gexa Larruskainen

Bizkai guztiko 50 boluntaixon laguntziaz, Lurgaia fundazinoik eta Ondarruko Udaleko Ingurumen Batzordik 500 arbola landatu dotxuez Larruskaingo lurretan. Fundazinoin eta udalan asmu 14 hektareako baso bat sortzi de, udalak Larruskainen dakazen lurretan.

Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi! Udazkenin eingo diz landaketa gexaua!

http://bioaniztasuna.wordpress.com/2014/03/15/bertoko-500-arbola-gehiago-larruskainen/

p1080106

p1080110

p1080138