Martxun, emakume esanguratsuai buruzko erakusketi Etxelilan

Etxelilan erakusketa bat ipini dabe Ondarruko eta munduko emakume esanguratsuai buruz, herriko ikastetxitako ikaslik eindde. Hauxe mezu bixaldusku:

Bertan herriko zein munduko emakume norbanako eta talde esanguratsuei buruzko lanak daude ikusgai: Bittore Laka, Frida Kalho, Itziar Barrenetxea, Dina bilbao, Enpakadorak, Marie Curie, Elena Fernandez, Sare Konpontzaileak,  Ana Elordi, Nekane Akarregi, Coco Chanel, zenbait guraso … eta arlo ezberdinetan esanguratsu izan diren emakume gehiagori  buruz ikasteko aukera izango duzue!

Data: Martxoan zehar (ordutegia: martizenetik-barikura 16:30etik-20:30era)
Antolatzailea: Ondarroako Herri Ikastetxeak
Laguntzailea: Ondarroako Hezkidetza Egitasmoa eta Ondarroako Udal Berdintasun Kontseilua
Lekua: Etxelilan
Animatu lan eder hauek ikustera!

11028855_877546492307272_1000674991_o

1976ko martxoak 3 gogoratzen

Gaur 39 urte beteten diz GASTEIZko sarraskixanak. Polizixik 5 lagun hil eta beste ehundaka zauritu zitxuzen. FRAGA IRIBARNE (gaur eguneko PPn sortzalli) zan orduko polizixin arduradune. Harek hilketak errudunik baik geatu zin. Hori egunoi gogoratzeko, gaur arratsaldeko 7:30tan konzentraziñoi egongo da monolito aurrin (Beikozinin ondun).