Asteburun martxoak 8 ixan dala eta, Uxu taldik hauxe idatzixe bixaldusku:
Feminismoak askatzen gaitu!
Feminismoan aniztasun handia dago. Adibidez, berdintasunaren feminismoa, ezberdintasunaren feminismoa, feminismo erradikala, feminismo liberala, anarkofeminismoa, feminismo sozialista, feminismo instituzionala, ekofeminismoa, ziberfeminismoa, feminismo islamiarra, Gai batzuetan desadostasun sakonak daude, esate baterako, prostituzioari eta pornografiari buruz kontrako jarrerak daude. Baina matxismoari aurre egiteak batzen gaitu.













