Atzo arratsaldin estroparak jokatu zin herrixan eta gure arraunlarixai babesa emotea jun zin zale batzuk hauxe irudixe bixaldusku, TXOKU LIBREko kanpañiaz bat etxen.

Egilea: turrune
Abuztuak 10 (astelehena), UNAI ITURRIAGA eta SUSTRAI COLINA, ASTERRIKAn
Estropadak ospatu diz gaur Ondarrun
Listo da aurtengo PLAZAGAÑEKO jantokixe
Ondarruko txosnetako 2015eko egitarau
Antxustegi txalopi konponduko dau Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako Kurtura Sailburuk esan dau Ondarruko Antxustegi txalopi konpondu eingo dabela, balixo historiku dakarrelako. Diesela erabiltxen daben egurrezko euskal txalopaik zaharrena da.
Asko pozten gaz notizixiaz. Zoixonak txalopin alde biharra eizuen herritxarroi, eta batez be familixakuoi.
Zalantza bateaz geatzen gaz. On Jaurlaritzi txalopi konpontzea badu, zeatxik esaban Josune Ariztondok kultura diputau zanin txalopik ezeukala balixoik eta ezin zala konpondu? Guzurretan ebilen?
Abuztuak 9 (domeki), GORPUTZA dantza ikuskizune Beikozinin
Dolomitetatik (ITALI) be, TXOKU LIBRE!!!
Ez diezaiegun utzi Ibon akatzen
Ibon Iparragirre Burgoa, larriki gaixo dagoen preso politikoa, kartzelan mantentzea erabaki du Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak, duela bederatzi hilabete aurkeztutako errekurtsoari erantzunez. Ebazpen honen ondorioz, defentsak jada 100etik behera, 40.000tik gorako karga birala eta burmuinari eta ikusmenari ukitzen dion leukoentzefalopatia diagnostikatuta eduki arren, Ibonek bigarren graduan jarraitu beharko du.
Ibonen bizitza arriskuan dagoela jakin arren, epaileak bederatzi hilabete beranduago eman du erantzuna, eta Iboni hiesak burmuinean eragiten dion kalte larria aipatu ere ez du egiten; bere gaixotasunaren egoera «egonkorra» dela ere esaten du, baita egonkortasun horretan iraun dezakeela ziurtatu ere, «urte bat eta bost urte bitartean». Gezurrean oinarritutako ebazpen honen helburua argi dago: Ibonen sufrikarioa azken muturreraino eramatea. Argi antzematen da PPren espetxe politika mendeku hutsa dela.



















