XXXVIII. ANDRA MARI sarixe

saria AURRERA K.E. hauxe idatzixau pasa dosku: Abuztun 13an, eguenin, jokatuko da XXXVIII. Andra Mari Sarixe Zaldupe Udal Futbol Zelaxan. Urte honetan, CD Basconia Basauriko taldi gonbidatu dou, geure latxeik aurten 3. mailan jokatuko daben taldi. Partidu irabazten daben taldik, XXXVIII. Andra Mari Sarixe jasoko dau berdegunin bertan, behin partidu amatxu ostin. Partidu berdinketiaz amatxuko balitx, penalti jaurtiketa bidez erabakiko litxake norentzat dan garaikurre. basconia Aurrera beti eta ondo pasa Andra Maixak! #AupaAurrera

Abuztun 11 (martitzena), Street Basket 3×3 Itsas aurrin

Andra Mari jaxan aurretik, “3×3 Street Basket” saskibaloi txapelketi antolatu dau Aurrerak herriko kuadrilantzako. Iaz euki ban erantzun ona ikusitxe, aurten be antolaketa bardiñe egin dabe Aurrerak eta Ondarroako Udalak.

Abuztun 11an jokatuko diz partiduk, Itsas Aurren ipiniko daben karpan, arratsaldeko 17:00tan hasitxe. Apuntateko epi ordu bete lehenaua zabalduko da, karpan bertan.

Ixez latxeik, lagunen eta kuadrilen arteko txapelketi ixanik, kiroltasune bultzatu eta bermatu nahi de, beraz, ez da onartuko joko zikinik edo bidegabekeririk. Antolatzaillik be gozatu egin nahi dou saskibaloiaz!
basket