Uztailan 21in esan gendun 78 urte beteten zile herriko abertzale Segundo Bedialauneta “Txorierreka” fusila benetik. Ba gaur 36 urte beteten diz beran hazurrak Ondarrure ekarri zinetik. Eta Ondarruko Ezker Abertzalin artxibun hauxe dokumentu topa dou: bertan, herriko alderdi jeltzalik gonbidatzeban Herri Batasuna Txorierrekan aldeko omenaldixan parte hartzea.
Egilea: turrune
Abuztuak 5 (eguaztena) JON GURRUTXAGAn kontzertu, ARRIGORRIko ostatun
EUSKAL SELEKZIÑOIN aldeko MENDI MARTXI pasako da bixar Ondarrutik
Bixar, abuztuak 4, arratsaldeko 16:00etan, harreri eingotzau Alamedan EUSKAL SELEKZIÑOI aldarrikatzen datozenai, Algortatik Ziburure (Lapurdi) mendi martxan. Ehun bat lagun datoz eta herriz herri ongi etorrixe daz emoten. Gaur Ean amatxu dabe eta bixar Mutrikurarte duz, eta baitxe be eskatu dabe eurakin Saturranea arte juteko. Han Saturrango kartzeliai buruz zeozer da prestata.
Hamen dator 2015eko PLAZAGAÑI
Abuztun 5in eta 6xan, altza Radixure!
Ahuakemonalakuk zabaldu daben mezu:
Ahuakemonala preparaten dabilen APP barrirako zeure laguntzi bihir dou, anima ta etorri!
Horretako, Zapato Azuletik ya rekuparata dan Radixuko ekipun laguntzi eukiko´u. Abuztun 5in 12:00xetan edo abuztun 6xan 19:00etan batuko´a grabaziñoik eitxeko. Ezta gauza luzi ixango: zemat eta gehixa agertu, ordun de denpora gitxia bihiko´u. Anima! Bañe bakarrik ez etorri, eh? Familixiaz edo kuadrilliaz bazatoz, nahixa.
Badator Marabilli festibala… aurten kanta eta guzti!
Hauxe mezu eta kanti zabaldu dabe Marabilli antolatzen dabizen herritxarrak:
Piztiak taldeak egin du Marabilli Sormen Festibaleko kanta ofiziala. “Bixitxi marabilli re” talde ondarrutarrak U diskan argitaratutako izen bereko kantaren bertsioa da eta parte hartzen dute Garik, Zea Mayseko Aiora Rementeriak, Pettik, Berri Txarrakeko Gorka Urbizuk eta Ondarroako Keike taldeko Nerea Sanchezek, Piztiakeko taldekideez gain.
Marabilli Sormen Festibalaren hirugarren edizioa aurtengo urriaren 1etik 4ra ospatuko da Ondarroan eta aurki iragarriko dira izenik nabarmenenak eta sarrerak sagai jarriko www.marabilli.re weborrian (baita ere, Ondarroako Beikozini Aretoan eta Zurrumurru liburudendan).























