Ondarruko GURE ESKU DAGOkuk eguena, baixaku eta asteburun eongo di ekainak 10 bilboa juteko bonuk saltzen (konpromiso txartela+autobuse=10€) . GU ERABAKITXEKO PREST!
Gaur arratsaldin Angelitak beran semi Ibon Iparragirre ikusteko aukeri euki dau Madrileko Gregorio Marañon hospitxalin, lasai topa dau eta hori posteku re, baine atzo eta gaur einddako proban emaitzik eta barririk eztotze emon.
Beraz Ibonen osasunan egoeraik jakin baik jarraitzen dou.
Aupa Ibon eta besarkada bero bat familixiai.
IBON ETXEA!
Hasitxe daz sarrerak saltzen ekainak 17ko kontzertukuk NOYA tabernan eta Zurrumurru liburu dendan. Ez laga atzaneako, sarrerak amatxutakun.. popa ustel.

-14:05:Familixik eta komunikabidik baieztatu dabe ibon Madrileko Principe de Asturias ospitxalea erun dabela. Hiru egunin eztul gogorrakin eon eta gero, plakak atati eskatu, eta neumonixa zantzuk topa dotse. Ondala aste bi einddako odol analisisan zain jarraitzen dau ondiokan. Azkan analisisak 2016 ko abendun eitzen eta emaitzak oso kezkagarrixak zin eta onguk hobik ez diz ixango.
-21:22: Ibon azkanin ingresa einddabe Gegorio Marañon ospitxalin. Diagnostiku: Neumonixi, 2011 ko urrixin euki ban infekziñoi bardiñe.
21:40: Iparra Galdu Baik plataformatik zabaldu dabena:
” Duela gutxi Alcala-Meco espetxeko medikuak Ibonen amari mobilera deitu dio esanez Ibon Gregorio Marañon-era eraman dutela.Ama eta lagun bat jada bertan daude baina momentuz ospitaleko langileek ez diete konfirmatu han dagoenik.Berri gehiago ditugunean informatuko zaituztegu.”
Barri gexa euki ahala eguneratzen jungo gaz.
IBON HILTXEN DAZ! NAHIKURE! IBON ETXEA!
Hamen Hitzan albisti: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2017/05/30/ibon-iparragirre-preso-ondarrutarra-ospitalera-eraman-dute/

Ondarruko Gazte Asanbladatik jakinarazi dosku, zapatun Gasteizen eingo dan manifestaziñoirako autobuse ata dabela.
Busak zapatun, 15:30 etan urtengo dau ZALDUPETIK eta bertan juteko zerrendak ipini dabe KULIXKAN eta ANAITAN eguenearte. Aste barrun kanpun bazabiz edo ezin baza apunta ogaondarru@gmail.com helbide elektronikure mezu bixaldu zeinke.
(Autobuseako plazak mugatute egongo eidi, arin ibili!)
GUK ARGI DAKAU! ERREKALEOR BIZIRIK!

ARIZTIn argazki erakusketi zabalduko da ekainan 2xan Alamedako udal erakusketa aretun. Benetako artisti nahi badozue ezautu argazkigintzan, hureratu erakusketa, ahue zabalik geatuko zaze ta.

Gure herrixan ohiku dan morun, asteburun eztou euki gelditzeko astirik. Hainbat ekimeneaz gozatzeko aukeri euki dou!
Baixakun Xabin ongi etorri ekitaldixe euki gendun, eualdixak laundu ez arren ezin falta ixan kantuk, irrintzixak, taldin oparixak, luntxe eta batez be Xabiai ongi etorrixe emoteko herri oso bat! ONGI ETORRI XABI!
Zapato goxin EGUZKIk deitxute, herriko LANDARA INBADITZAILIK kendu zitxuezen auzolanin.
Atsaldin, baixan estropadak eon zin. Ixe 25 talde batu zin liga aurreko preparaziñoiko estropadan! Neskan lau ekipon tartin LEA ARTIBAI Ondarrutarrak eta Lekatxarrak batea ata daben traineru! Animo! Turrunetik suerteik onena eta ibilbide luziena opa dotsuau!!!
…eta urtero modun Ondarrutik kuadrilla ederra jun zan Hendaxan jokatzen dan PRESO ETA IHESLAXAN aldeko futbito txapelketa. Futbolaz aparte, hitzaldixak, trikitilaxak, umintzako jolas guni, herri bazkaxe, taluk,kontzertuk… eon zin! Danea 3 talde jun zin ondarrutik, premixoik lortu ez arren seguru primeran pasabena! Argazkixak kontrakoik ez dabe esaten!

Naitxe aurten saririk baik etorri Ondarrure, Txokun estantexa bete kopa daakau… batxe taldeik xelebrienan sarixak Ekipo rosin eskutik!

Sare sozialan bitxartez salatu dabe azkan hiru-lau eunetan hainbat ISURKETA egon dizela Artibai Ibaixan eta inguruko kostan.
Ezta lehenengo bidar instituziñoiai neurrixak hartzeko eskatzen gakona, herritxarrok aspertute ga mota honetako isurketak ikusten! Ixe egunero da zeoze…, portun ez bada, astillerun, Saturranen, Errentexan, Galtzuango araztegixan! NAHIKURE!


Hau herritxar batek Galtzuango araztegixan atataku.
Eguzkik Ur Partzuerguai keji sartu eta azalpenak eskatu dotza.
ZIENTZIAREN GILTZAK ELKARTIk antolatutako hitzaldixe eskeiniko dabe astelen arratsaldin Beikozinin eta gaxatxik berba etxeko ANA MARI ZUBIAGA biologi etorriko da.
