
Egilea: turrune
Zapatun (Maxatzak 27), auzolana LANDARA INBADITZAILIK kentzeko!
ERABAKITXEKO ESKUBIDI aldarrikatuko dou BILBON Ekainak 10in!
Aste bi barru, Ekainan 10in arratsaldeko 17:30etan Gure esku dagok ekitaldi nazionala dauke Bilbon, herriz herri erabakitxeko eskubidin ingurun lortu douen adostasunak eta borondatik plazaratzeko.
Jentiaz eta globukin galdera ikur erraldoi bat nahi de irudikatu Bilbo erdixan (Euskadi eta Eliptika plazan bitxartin). Bertan aurkeztuko da Herritxarron ITUNA.
Parte hartzeko eta gastuai aurre etxeko “konpromiso txartela” erosi birde: 2€ (globuk be banatuko diz).
Honetako Ondarrun autobusak atati pentsa da, “konpromiso txartelaz” batea. autobusin bazuz 10€ izango da (txartela+autobuse) eta 10 urte baino gitxia dakarren umik ezdabe autobusik ordaindu biko.
Eguenin eta baixakun arratsaldeko 18:30etatik 20:00ak arte gure kantxopeko dendan eongo gaz txartelak saltzen eta zapato eguerdixan alamedan.
(Datorren astin be eongo gaz)
Maiatzak 28 (domeki) MIKEL ETXABURUn azkanengoko liburun gañeko berbaldixe
MIKEL ETXABURU ondarrutar idazli eukiko dou domekan Arrigorri ostatun goxeko 11:ootan, ORRIGORRI ekimenan barrun.

KEMEN URANGA ARTOLA preso politiko ondarrutarran egune da gaur. Zoixonak lagun!!!
48 urte etxetxuz gaur KEMENek eta guk TURRUNEtik belarritxik tengada handi bat nahi dotzau ein. Sentsaziñoi gazi-gozu dakau gaur. Batetik ezin douelako zuzenin zoixondu eta bestetik 74 egun barru etxin ikusiko douelako ta ordun bai ten engotzauela. Bai, aurtengo Abuztun 6xan (domeki) askatuko dabe KEMEN, Darocako (Zaragoza) kartzelatik.

Ondo etorri Xabi!
5 urte Frantziko kartzeletan preso pasa ostin geure artin dakau Xabi, ONDO ETORRI XABI!
Bat gitxia beraz… eta baixakun zelebra eingou!
20.30ak bueltan, enkartelada ostin etorri Alameda Xabin ongi etorrire!

JAXAK, Herritxik herrixantzako ixateko…JAXAK MARTXAN!
Hauxe mezuau bixalduzku herriko gaztik osatu daben “JAXAK MARTXAN” lantaldetik:
Jaxak antolatzen jarraitzen dou herriko hamarnaka gaztek. Eta barririk ezbarou luzatu be aspaldixan jakin badazela nahiku nobedade! Lelengoko taldik konfirmaten hasi ga, lelengoko egunai formi emoten… bañe ondion ezta ez dana erabakitxe eta ezta itxitxe be.
Danoi luzatzetzuau inbitaziñoi bileretan parte hartu eta jaxak ahalik eta hobetuen pasateko egitarau preparatea etorti. Ekainin sartzen ga eta honek laste hartukorau abixari!
Datorren bilerako ordu eta egune bada, ordun… barakixue!

Pasan asteko bilereta etorti ezinezku ixan bazan, lasai hartu, pentsarou horretan
be eta aktak sarin ipintxen jungoa harixe ez galdetzeko.
https://issuu.com/jaxakmartxan/docs/akti_2_eta_3_bilerak
Domekan ikusikou alkar!
Maxatzak 27 (zapatu) irakurketa literaxu liburutegixan, “Parranda” liburuaz

Maiatzak 27 (zapatu) treñerun ESTROPADI Ondarruko baixan




