EKIMENEZ betetako asteburu euki dou!

Gure herrixan ohiku dan morun, asteburun eztou euki gelditzeko astirik. Hainbat ekimeneaz gozatzeko aukeri euki dou!

Baixakun Xabin ongi etorri ekitaldixe euki gendun, eualdixak laundu ez arren ezin falta ixan kantuk, irrintzixak, taldin oparixak, luntxe eta batez be Xabiai ongi etorrixe emoteko herri oso bat! ONGI ETORRI XABI!

 

Zapato goxin EGUZKIk deitxute, herriko LANDARA INBADITZAILIK kendu zitxuezen auzolanin.

 

Atsaldin, baixan estropadak eon zin. Ixe 25 talde batu zin liga aurreko preparaziñoiko estropadan! Neskan lau ekipon tartin LEA ARTIBAI Ondarrutarrak eta Lekatxarrak batea ata daben traineru! Animo! Turrunetik suerteik onena eta ibilbide luziena opa dotsuau!!!

 

…eta urtero modun Ondarrutik kuadrilla ederra jun zan Hendaxan jokatzen dan PRESO ETA IHESLAXAN aldeko futbito txapelketa. Futbolaz aparte, hitzaldixak, trikitilaxak, umintzako jolas guni, herri bazkaxe, taluk,kontzertuk… eon zin! Danea 3 talde jun zin ondarrutik, premixoik lortu ez arren seguru primeran pasabena! Argazkixak kontrakoik ez dabe esaten!

WhatsApp Image 2017-05-28 at 09.34.30

Naitxe aurten saririk baik etorri Ondarrure, Txokun estantexa bete kopa daakau… batxe taldeik xelebrienan sarixak Ekipo rosin eskutik!

dsc07239

 

 

 

 

 

 

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Erantzunak itxita daude.