
Egilea: turrune
AITOR ZUBIKARAI AÑORGA lagune eta kidi jun gazku

Gaur be albiste txar bateaz zabaldu birdou TURRUNE. 65 urteaz AITOR ZUBIKARAI AÑORGA hil gazku. Saregilli lanbidez eta futbol zali afizinoiz (Beheko argazkixan OIAN-GAINgo lagunakin)

Denbora asko ezta pasa jubila zanetik, ta bixitxen hasi bizanin gaxo madarikatu batek erun dau gure artetik. Beti esku bat botateko prest euan pertsoni zan AITOR. Beran AURRERA matxi edo PLAZAGAÑIn edo EZKER ABERTZALIn … Gitxirek jakingo dabe adibidez, berai esker erosi dela ontzu dakauen azpiegitura barrixe. Gauzak argi eukazen gixona zan AITOR, paparrin preso ta iheslaxan aldeko piñe beti soñin. Lagunan lagune. Ixilik, bañe beti hortxe euana. Besarkada handi bat nahi dotzau emon beran familixiai hamendik. Guk, ez zatxuau ahaztuko lagun!
URA eta BAKEA, KEUn disko barrixan aurrerapena
KEU AGIRRETXEA abeslai Ondarrutarra disko barrixe etxen dabil azarun argitaratuko dana, Airaka disketxin eskutik. Hamen dakazue diskun agertuko dan abesti bat. Ta gogoratu baixakun (urriak 4), MARABILLI festibalan barrun PABLO NOVOA & KEU AGIRRETXEA eukikouzela Beikozinin gabeko 21:30 tatik aurrea. Ondo ein!
Gaur, Urriak 1 (martitzena) elkarretaratzi Alamedan: AUTODETERMINAZIÑOI EZ DA DELITU
Gaur martitzena Urriak 1 Elkarretaratzi eongo da Alamedan arratsaldeko 19:30 tan. AUTODETERMINAZIOA EZ DA DELITUA lemapin batuko gaz ta esteladak edo ikurriñak ekarti eskatu dabe antolatzallik. Euskal herritarrok KATALAN herrixaz bat etxen douela erakutsi bitzau! Endavant-Aurrea!

Lesbosen (Grezin) dazen errefuxatun drami, herritxar baten ikuspegitxik
Astero astero nahidanbeste pertsona ahalegintzen diz Mediterraneu zeharkatzen, Europa ailateko. Gerretatik eta miseixatik eskapaten datoz, bixitxa hobe baten bile. Asko itsosun galtzen diz, eta bestik Europako harresixak topatetxuez kosta ailaten dizenin.
Lesbos Greziko islan 15.000 pertsona inguru daz, errefuxatuntzako kanpamentutan bixitxen, egoera eskasin. Ez atzea, ez aurrea. Europan bixitxeko baimenik eztabelako lortzen, baine euran herrire be ezin dabelako buelta ein. Atzo bertan bi hilddako egon zin Lesboseko kanpamento baten, sute baten ondorixoz. 2.000 pertsonantzako tokixan, 12.000 daz bixitxen.
Argazkixetan ikusi ahal dozuez Lesboseko hondartzetan agertutako txalekun argazkixak. Egoerin gogortasune eta dimensinoi ulertzen laguntzen dabe. Bertan egon dan ondarrutar batek atatakuk diz.


Lesbosen euskaldun asko daz, egunero jateku preparaten, errefuxatun artin banatzeko. Jateku Euskal Herrixan batutaku ixaten da, jentik eta enpresak emondaku. Horrei esker, errefuxatu askok jan ahal ixaten dabe.
Eta ondarrutarron elkartasune be Grezire ailaten dala ikusteko, hauxe argazkixe jaso dou:

Guk hamendik eskatzen dotzau Europako gobernuai errefuxatuai atik zabaltzeko, eta laguntzi bir dabenai laguntzi emoteko. Ezinddou jenti Mediterraneun hiltxen laga.
Eta gogoratu geu be askotan ixan gazela errefuxatuk.
Ongi etorri errefuxatuak!

PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE BORROKAN! Enkarteladi eindabe ONDARRUko pentsionistak
Iraileko azkanengoko konzentraziñoi ein dabe gaur herriko pentsionistak Alamedan. Bertan 278 lagun batu dizela esazku antolatzallik eta deixe eindabe datorren astelehenin bertan batzeko osteabe.

Ondarruko GAZTETXEko kontzertun (1992-1994) erakusketi udal erakusketa aretun
MARABILLI festibalan barrun eindako ekimena da hau, atzo bertan jun giñan erakusketi ikustea ta ahue zabalik geatu giñan einddako lanaz. Bagenkixen JOSU ODRIOZOLAn argazki zaletasunaz bañe ein daben lana txapela kentzeku de. Geure gazte sasoik gogoratuzkun, GAZTETXE zaharreko bixipenak, ta argazki sorta eder hori ikusiaz gaztetu be ein giñan. Benetan merezi dau erakusketa hurreatzi.










Gogoratu erakusketin ordutegixaz:

Liburuen Amuak 2019-2020
Liburuk irakurti gustaten bagatzu eta gero lagun artin komenta irakurritxaku, ekimen honeaz bat enbizu bai edo bai. Joxemari Urteagak zuzenduko dau danon artin irakurri douena, ta hasteko BASA liburuaz hasiko gaz (Urriak 25).

Irailak 27 GUDARI EGUNE


Gaur iluntzin ein dan urteroko ekitaldiko argazkixak:



EZ ZATXUAU AHAZTEN!



Irailak 27 (baixaku) TXIRRIMORRASKIn ixena emoteko egune
Irailak 27, baixaku, Txirrimorraskin ixena emoteko lelengoko epi. Apuntateko, beheko lokalin arratsaldeko 17:30tatik 19:00ta.
Erun bir dizen gauzak honetxek diz:
1. Lehenengo aldixe bara: 20€, Osakidetzako txartelan fotokoipixi, argazki bi eta ikastetxin banatutako panfletu beteta.
2. Ez bada lehenengo aldixe: 20€.
Oharra: Apuntateko hurrengoko epi urriak 5a ixango da arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak bitxartin (banatutako panfletutan urriak 6 da ipinitxe, baine txarto da). Ixelako dudaik euki ezkio idatzi lasai Txirrimorraskiko txatea edo korreure.
