Uztailak 8 tik 10 ea Ondarrun eukikou MATER txalopa-museu. Barrutik ikusi nahi ezkeo edo zertan dabizen jakin nahi ezkeo, hor dakazu aukeri euran lanan barri eukitxeko.

Uztailak 8 tik 10 ea Ondarrun eukikou MATER txalopa-museu. Barrutik ikusi nahi ezkeo edo zertan dabizen jakin nahi ezkeo, hor dakazu aukeri euran lanan barri eukitxeko.

Herri Busak udako ordutegixe eukiko dau uztailak 1tin hasi eta abuztuan 31rarte, bixak barne. Gorde ordutegixe zure mugikorrin bihir dozunin eskure eukitxeko!

Ondarruko Andrabanda Feministak aurten 10 urte betetzen dituela eta, ospatu egin nahi dugu urteurren borobil hori. Ospakizunerako egune, irailaren 18a, zapatu, izendatu dou. Egun horretan hainbat ekitaldi eukikou: batetik, Euskal Herriko perkusio talde feministak Ondarrun batzeko asmu dakau, alkarreaz Topaketi ein, hausnartu eta proposamen barrixak pentsatzeko eta kalik hartzeko; bestetik, prestatzen ari garen urtemugako dokumentala aurkeztuko dou, feminismun erreferente dizen gonbidatu bereziek lagundute; eta, gañea, ahizpatasun bazkari ederra egingo dou.Gustoa ospatuko geunke egun hori zuekin batea; beraz, gurera gonbidatute zaze. Ondo izan eta laster arte! Ondarroako Andrabanda Feminista

Irudi honek erakusten dau gaur egunin EUSKAL PRESO POLITIKUK nundik noa kartzelaratute dazen. ETXIN! egon bihir dizela argi dakau guk, bañe hori esanaz batea Dispertsiñoiaz amatxu beharra dala be argi dakau. Atzoko albistik entzun ta gero, Españiko kartzeletan dazen PRESUK, Madrilgo kartzelak ixango diz apartien egongo dizenak. Zer suposatzen dau horrek? Istripuk eukitxeko arrisku gitxiaua, koste ekonomikuk zer esan biharrik bez, kidik batuaua,…Utopixiaz beti sinistu ixan dou, bañe pragmatikuk gaz, hainkak lurrin dakauzelako ta badakiauelako aurkarixak ez doskule oparririk eingo, DANAN ETXERATZI eskatzen jarraitxukou, bai kalin bai eskatu birdizen tokixetan.

Erderazko esamolde bat ibiliko dou albiste honeaz lotute: Es de bien nacidos el ser agradecidos. ETXERAT! elkartik mezu hau zabaldu dau:
Etxerat elkartik bere esker ona adierazi nahi dotza Bengoetxea Autobusak enpresiai, bide honen alderik zailenean senidiai lagundu dien konpainiari.
Urte luzeak igaro dira eta Euskal Herritik Sevilla, Puerto eta Algecirasko espetxeetara (hasiera batean Huelvatik ere pasatzen ziren) astero egiten genituen bidaia beldurgarrietan zerbitzua eskaini digute, ostiral arratsaldeetan Donostiatik abiatuta eta igandeetako goiz erdian itzuliz.
Beti saiatu dira senideei baldintzarik onenak eskaintzen, adibidez, autobus berria erostea tokatzen zitzaienean, erretiratzen zuten ibilgailuaren oheak jartzen zituzten.
Andaluziako espetxeetara gehiago bidaiatu behar ez dugun une honetan, eskerrak eman nahi izan dizkiogu Bengoetxea Autobusak enpresari, Fermina Villanueva gure presidentearen eta Patricia Velez gure bozeramailearen eskutik, kinke bat eta gure betiko esker ona emanez, hainbeste urtetan eta hain urte zailetan laguntza eman digutelako.
Milesker bihotzez!

Gure eskuk antolatute, hamaika gara dinamikin barrun, mobilizaziñoi jendetsu da deitxute Uztailan 3rako Bilbon. Erreferenduman alde, errekin bueltan batuko gaz arratsaldeko 17:30etan.
Mobilizaziñoi animau ixango da eta musikai ezagunak ez dabe hutsik eingo.
Ondarrutik autobuse antolatu dabe eta 18:00etatik 20:00eta egongo da aukeri ixena emoteko eta txartela erosteko Gure Eskuko lokalin.



On dala pare bat aste jaso gendun lelengokotako mezu PARIS aldetik, ba ongun MENORCAtik jaso dou, TURRUNEruk oporretan hasitxe daz, ondo merezitxako atsedena da askorentzat, pilak kargatea duzenak gexenak. MENORCA jun dizenak epeleta jun eidi diñosku, bertako kaletan baño ederrak hartzea, kolore ederraz herrire bueltan etorteko, buru despejatea…..ta horren adierazle bi argazki eder eskeiñi dosku,bata, herrixan falta dizenakin gogoratzen ta Macarelletako kalako irudixe besti.

*Zeuek be oporreta bazuze, bixaldu argazkiren bat otzara@hotmail.com helbide elektronikure, gustoa zabaldukou eta.
Uztailak 1-4-8 eta 11an eukikouz Beikozinin AINHOA ETXEBARRIA eta NEREA GARTZIA artista Ondarrutarrak BIBITXA 2.0 lanaz. Sarrera baik ez geatzeko mobiu popak ta lelengotik hartu dana be 12 euron trukin.

Beste urte batez ospatukou egun hau, aurten deialdi berezi bat eskatuzku zabaltzeko, LGTBIQA+harrotasune erakusteko eta aniztasune ospatzeko ikurrak ipintxeko lehiutan, balkoitxan eta kalitan. Danon eskutan da eginkizun hau, zeuk be bota esko bat.

Antolatzallik argi berba eindabe, EZTA ZAPATO AZULIK aurten. Osasun malli hobetzen dule bañe… peniaz aurten ezta jairik eongo. Datorren urtin ospatuko eidou bai ala bai esanaz amatxu dabe arduradunak.

GURE ESKUk antolatutako kalejira koloretsu eukikou ongo zapatu arratsaldin (7 retan) Kamiñazpitxik Itsaaurrerarte. Bilbon uztailan 3 an eingo dan mobilizaziñoin (Hamaika Gara) motorrak berotzen juteko ekimena ixango da zapatuku. Erabakitxeko eskubidi dakauelako euskaldunok be, gu han eongo gaz.
