Peni ixan zan domekan Turrune ez entzuti Antiguako Aman garaipenaz eta portu sarreran euan mamotretu noiz botako zain be bageuazen, ba gaur bixak martxan ipinitxue.
Turrun zarra kentzeko ta barrixe ipintxeko andamixu ipini bihir ixan dabe, kokaleko eskasa ta pixo handixe eukelako aparatuk
Zarra euan tokixanTa barrixai altza aurretik atatako argazkixe da beste hauBeste aldetik gaur goxin bota dabe Komandantzixi, halako baten!
Beste behin be alla da hondartzetako mobilizaziñoin deixe etxeko egune. Azpixan dakazue plai desberdiñetako hitzorduk (tartin Ondarruku). Salbuespeneko espetxe politikik amatxu behar dabelako, danok kalea!
Gaur illutzin irratsaixo berezixe eongo da RADIXU irratixan gabeko 10 etatik aurrea. “POSTARIAREN AGURRA” ixenburu ipinitza gaurko irratsaxuai Jonik. Zer nahi ete dau esan horreaz? Gabaz argitxukozku? Gogoratu, entzuteko; 105.5 FM edo radixu.info
Ondioik subidan gazenin Antiguako Aman banderin garaipenatxik, ondioik eta harruak ipini gaz argazki hau bixalduzkunetik. Kirolin txapeldunak eta ELKARTASUNIN MAIXUK. Petronorreko bihargiñak egoera gogorra daz bixitxen euran enpresan eta hori ikusiaz gure herriko arrauneko ordezkaxak eurai babesa eskeintzeko argazki solidaxo bat ata ben Zierbenako estropadi irabazi eta gero. Txapeau geure partez!
Eguerdixan adi egon gaz Zierbenan jokatu dan estropara. Ondarruko gixonezkun traineru garaile ixan da euran tandan eta egueldixak geure alde eindde, posible ixan da banderi herrire ekarti!
Hauxe ixan da sailkapena:
Esan bir de, gaurko garaipenak garrantzi oso berezixe daukela. Ondarru, ACT liga altza zanetik lehenengoko banderi dela kategoixa horretan.
Irudi honek ikusti besteik ez da herrixak einddako harrera beru ikusteko:
Zoixonak erramolaxai eta Ondarruko Arraun elkartiai osotasunin!
ALZHEIMERRAN inguruko hitzaldixe eongo da Uztailak 15 in Kofrai Zarrin arratsaldeko 7 retan. Hitzaldixe emongo dabenak: KOLDO AULESTIA URRUTIA ( AFAGIko lehendakaxe) eta OROITZEN ( Ondarruko Alzheimer taldekuk). Gaxe oso interesgarrixe dala ereizten gasku, gaur beste batzuk bixi daben egoerik bixar norberai ikutu eilekelako.
Beste erailketa matxista bat Euskal Herrixan, laugarrena urti hasi danetik. NAHIKU DE! Ta hori salatzeko ongo baixakun Alamedan batuko gaz arratsaldeko 7:30 tan. Etorri zeu be!
GALARRENA kultur elkartik antolatutako kontzertu eukikou ongo eguenin (U-8) arratsaldeko 7:30 tan Lekatxon. Herriko artista gaztin emanaldixe galdukozu?