Ekainak 8 (eguaztena) Eztabaida Feministi Etxelilan, QUEER teorixi!

QUEER TEORIXA SARRERA BAT

Generun deseraikuntzi eta normalitati konfrontatzeko teorixa zahar eta barrixak margenetatik.

Lehen saiun Monique Witting-en Pentsamendu heterozuzena eta Paul Preciadon Multitudes Queer landuko diz. Bigarren saiun gaurkotze ariketa bat egingo da Paul Preciadon Testo Yonki eta Donna Haraway-en Zientzia, cyborgak eta emakumeak idatzien eskutik.

Hizlarixe: Miren Jone Lizarzaburu García, filosofiako ikasli eta militante feministi. Egutegixe: EKAINAK 8  eta ekainak 15 (eguaztenak)   Ordutegixe: 18:30   Leku: Etxelilan 

Badatoz San Jun suak! Aurten BAI!

ARTELAN kultur elkartekuk mezu hau zabaltzeko eskatuzku, esan eta ein:

Herritxar matxiok:Urte bixin surik egin baik egon da gero, AURTEN BAI! Aurtengo ekainan 23ko gaberdixan urteroko Akelarri eingou: kalejiri Arrigorritxik hasi, ziboteko Plaiko Zubixe be estrena eingou eta sue Plazamusikan gero. Honeaz nahitsuau esan bertan parte hartzea gonbidata zazela. Erdi Aroko erropekin jantzitxe etorri (holan gañea iraileako oriata eukikozuez), eta ez badakazuez erropok, geuk lagakotsuauz. Gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako Txiringitun egongo gaz janzten (orrazten, arpeixak zikintzen, tanborrak afinaten…). Anima eta etorri ume, gazte, atxitxe-aume, gurasuok, eta nahizuen lagun guztikin etorri, danon eskutan dalako gau majiko honetako giro berezixai eusti, dantzan, kantun eta erromeixan.
Bide batez, herriko ikastetxitako irakaslioi ikasturteko azken egunetan udako solstizixuai buruzko euskaldunon ohitxurak ikasliai kontati idea ona ixan laikela begitxantzen gasku giru berotzen juteko: sorgiñan upiñak, akerranak, gure mitologixako pertsonajik, konjuruk, ukenduk, bedarrak, garbitzen daben su barritzaili, paperin idatzitxako gauza txarrak suta botati… 

Edo San Juan suetako ondarrutarron ohitxurak, egur eta traste zaharrak batzen suta botateko, “erdiko palu”, zeiñek tuntur handixa eiñ, endreruk auzun artin eta auzutako kantak… Bat eta bi…! Gorri-gorri, gorri, gorri zera zu…! Aumak eta atxitxak prest eukikozuez txikitxazko pasadizuk kontateko, seguru!Hamen Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k idatzitxako bertso batzuk:

Astilleru ta Kantxope, Kamiñazpi, Kamiñalde, San Juan bezperan suak eitxeko ,beti prest gerade. Gabaz eta arratsalde, gazte eta ume talde, pozik gabiz gu oihu eginaz bakoitza bere alde (bis)

Azpitik zuhaitz adarrak, gainetik egur igarrak,abe ondoan pilloturikantresna za(ha)r ta abarrak. Gora Astilleruko larrak! Gora Kantxopeko garrak! Umeak pozik, gazteak alai,zoraturik zaharrak (bis)

Mile-mile esker eta Plazamusikan ikusiko gaz! PA!Artelan kultur elkartea.

Ez gatxuzue gelditxuko! Ekainak 4an manifestaziñoi Bilbon!

Ixez, Maxatzan 7an “Larrialdi egoeran gaude” lemapin ehunke gazte batu zin hego Euskal Herriko hiriburutan. Gaztik bixi daben eta pandemixik areagotu ban egoera soziala, ekonomiku… salatzi zin mobilizaziñoi honen helburu.

Traje ta armakin manifak “zaintzea” jun zinan erantzune, 60 lagunetik gora heritxu eta 7 atxilotu ixan zan. Batxe 20.000€tik gorako multak eta kartzela zigor eskaerak be.

Hau danau salatzeko, mobilizaziñoi nazionala deitxu dabe Bilbon Ekainan 4an, 17:30etan plaza eliptikotik!

Berta juteko eskualdin kedadak ipini dotxuez.

Herriko Ernaiko gaztik deialdixe zabatzeko asmoz propaganda biharrak eitxuez Ondarrun be.

EULOGIO ALKORTA BADIOLA be jun gazku!

Aurtengo Maiatzan amaieri eztou errez ahaztuko, atzo Donato agurtu gendun ta gaur EULOGIOi agur esan bitzau (90 urteaz). Monutarra ehuneko ehunin, gixon serixun arpexan atzin dana bixotza, kastaku esatetzau guk. Portun lanin ogibidez, beti esko bat botaten handik kanpun, Zubi-Zahar herri ikastolin sorkuntzan dana emoten, Kresala Kultur Elkartin zuzendaritzan, Antifrankista borrokalaxe (sarekada baten kuarteletik eta gero kartzelatik pasataku), Plazagañeko atun erretzaille ofiziala, Preso ta iheslaxan aldeko ekimen guztixetan kalik apurtzen, parrandetan be atzin ez zana geatzen… Suertez, zure bizipen zati handi bat guaz geatuko da, grabaziñoi bidez jasoteko aukeri euki gendulako. Gorantzixak emon zero zabalin topako dozun lagun guztiai! Agur EULOGIO, faltan botako zatxuau! Senidiai gure besarkadaik estuena!

DONATO LASARTE GARALDE junde gure artetik!

Toxutar peto petu zan DONATO, baikorra, berritsu, eintzalli, dana emoten bana. Lagun artin gustoa egoten zana, kantati gustoku bana, bazkaldute gero mus partidi jokatzeko beti prest, mendi eta perretxiko zali, maskulo hartzen artisti, solun famau…Saregilli lanbidez, zenbat txikot ibili douen berak ekarritxakuk … herrixan iseitxen zin eta dizen pankartak berai esker diz.

Preso ta iheslaxan aldeko MILITANTE sutsu, zenbat kartzelata jun etorri ein ete dau? Mugi zenbat bidar zeharkatu ete dau kotxi arrañez beteta iheslaxantzako? Astelehenetako preso ta iheslaxan aldeko konzentrako pankarta arduradune, baixakutakun hutsik ez bana etxen… Plazagañin be lelengoko lerrun, AURRERAko harmalletako sarik konpontzen be, hantxe, Udal hauteskunditan zerrendan juteko be prest. TURRUNE egunero jarraitzen bala esan ixazku baten baño gexauatan.

Guk lagun handi bat galdu dou, ezin sinistute gaz gehixa eztouela ikusiko. Besarkadi eta animuk bixaltzen dotzauz etxekuai TURRUNE etxen douenon partetik.

* Ekainak 1 (eguastena) Donatoi agur esangotzau tanatoxun goxeko 11:00 etatik eguerdiko 13:00tak bittartin

Agur LAGUN!

Alamedako PENTSIONISTAK ekiñin!

Gaur be han ikusi douz herriko PENTSIONISTAK pankartin atzin. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta 20 minutun egon diz Alameda erdixan “danon” aldarrikapenak etxen. Gaur 153 lagun batu eidiz enkarteladan esazku antolatzalletako batek.

Beste alde batetik, ekainak 14 an allako da Ondarrure PENTSIONISTAN BIZIKLETA MARTXI eta horren antolakuntzan dabiz on herriko pentsionistak, hori finantzateko boletuk ata diz eta danak saldu eidotxue ta pozik euazen arduradunak.