LOREA EUSKADI jun gazku gaur!

Urte amaieri allaten dala jun gazku LOREA AMUTXASTEGI ASPIAZU, gutzako LOREA EUSKADI, 87 urte eukazela. EUSKADItarra ehuneko ehun, emakume gogorra ta jatorra, gazte zala egoera zallin familixi aurrea ata biharra toka gakon eta zelan ata be! Geroa, Euskal Herrixak bixi ban zapalkuntzi zala ta askapen mugimenduko partaidi bihurtu zan eta herrixan PRESO TA IHESLAXAN aldeko mugimendun buru belarri ibili zan. Ez euan manifestaziñoirik berak ez ebanik parte hartzen, ikurriñai heldu baik. Gogor ondainddu ban beran konpromisu, eztotzen parkatu, alabi ta suñe kartzelan sartu zitxuezen eta. Kartzelaz kartzela hamaike biaje eindau urtitan tzir.

Jakiñangain geuazen beran bixitxi geldike geldike amataten ixule, gu beran ondun bixitxakuaz gelditzen gaz, baikorra beti. Betirarte LOREA!

Gure dolumiñak etxekuai eta lagunai!

Abenduak 31 (zapatu) SOIXONEKO KKtzan 2022!

Mountainbikeruk SOIXONEKO daz, abendun 31 an urteroko mendi buelti antolatu dabe 2022 xai agur esateko. Goxeko 9 xetan batuko eidiz Alamedan eta 32 kilometro ta gero alamedan alkartuko dizela osteabe zeozer pikateko (beti be osoik allaten dizenak). Antolatzallik ohar bat bota dabe, BIZIKLETI BEHARREZKU EIDE (halaku edo bestelaku) bertan parte hartzeko.

[🎥BIDEU] Yaalah elkartik saharar kanpamentuta einddako biajin laburpena

Abendun lehenengo astin Yaalah elkarteko kidik saharar errefuxiatun kanpamentuta ein zan elkartasun biajin parte hartu ben. Bertan proiekto ezberdinai jarraipena emon, udan ondarrun egon dizen haurrak bisitxatu eta hamen batutako mateixala erun dabe.

Saharar herrixe launtzeko eraik onena euran gatazki ikustarazti dela esaten da…

Ondorengo bideo honetan azaltzen dabe Yaalah elkarteko kidik kanpamentutan bizitxako guzti eta saharar herritxarran egoeri.

🎥BIDEOA 🇪🇭

Yaalah elkarteak abenduan saharar kanpamentuetara egindako elkartasun bidaiaren laburpen bideoa.

Bir Ganduz proiektuaren baitan Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatu genuen abenduko lehen astean.

Besteak beste, martxan jarritako proiektuak bultzatu, udaran Ondarroan izandako haurrak bisitatu, herrian bildutako material ezberdinak eraman eta errefuxiatu sahararraren bizi baldintza gogorrak ezagutzeko aukera izan dugu.

Sahararrek sarri esaten digutena gogora ekarriz, ahanzturara bultzatutako gatazka honen aurrean garrantzitsuena hau ahal den leku guztietan ikustaraztea da! Sahara askatu!✌️

Eskerrik asko modu batera edo bestera Bir Ganduz proiektua eta Yaalah elkartea aktiboki laguntzen duzuen guztioi!

Turrunak 3.000.000 bixitxa jaso dau! ESKERRIK ASKO!

TURRUNEko bixitxan kontagailuk jakinarazi doskunez 3.000.000 bixitxa jaso dau turrunak. 2010in herri mallako proiekto komunikatibo ezkertiar eta abertzale modun sortu zanetik gaur egunearte (kontutan hartu birde gaur egun Ondarruk 8.000 biztanle daukezela).

Dato gexa be eskeini doskuz TURRUNE.COM blogak.

  • Turrune sortu zanetik 770.000 bisitari ezberdin baino gehixa sartu diz behin bada be web orrialdixin.
  • Guztire 7.121 argitalpen ein diz. (Argitalpen guztik gaur egun be ikusteko aukeri da).
  • Turrunin sartzeko ikuslin bideik ohikuena Google moduko nabigatzailik ibiltxi bada be, sare sozialak pixo handixe jokatzen dabe turruneko bixitaixan ordun (Gehixen Twitter eta Facebook).

Bixitxak jasoten douzen herrixai dagokixonez ondorengo hau dakau eskuragarri:

Esan geinke ixe munduko herrialde guztitxatik bixitxatu gaitxuela behin bada be.

Argitzeko: “Espainia” ipintxen dau zoritxarrez datutan geu be estatu españolan barrun kontsideraten gatxuelako. Geuk nahixen “Euskal Herria” Ipiniko baleu…☹️ 

Turrunan bitxikeixa gehixaua aztertute, esan geinke bere ibilbide guztin 2013e ixan zala bisita eta bisitari gehixen jaso ban urti. Hain zuzen be, 2013ko Maxatze.

Data horretan azkan hamarkadan gure herrixan bixi ixan douen gertaera mediatikuena jazo zan. Urtza babesteko Herri harresixe.

Turrune, Herri Harresixe jarraitzeko komunikabide referenti bihurtu zan hasieratik. Ixan be, turrune osatzen douzen bolondresak aske gunin egon giñan bertatik jarraipena etxen sortu zan komunikaziñoi lantaldiaz batea.

Beste askoren artin hamen lagaten douz garai horretako argialpen bisitxauenak.


Turrunan denporetan atzea nahi badozue ein kutxitxeatzeko, urteko hileka sailkatutako argitalpenan zerrendi eskuragarri.

Gure helburu gaur egunearte modun bixitxak gehitzen jarraitzi de. Horretako Turrune kudeatzen douenon lana ezinbesteku de. Baine badaz Turune elikatzeko, laguntzeko, aberasteko moduk. Gogoratu danok ahaldouzela ein ekarpenak turrunin, argazkixak bixaldute, iritzixak emonda, albistik elkarbanatute… ZEUK BE LAGUNDU ZEINKE TURRUNE ETXEN!

Eskerrik asko proiektu hau aurrea eruten laguntzen dozuen guztixoi eta herriko agenda, ekitaldi, albiste… jarraitzeko horri erreferentetzat gaitxuzuen guztioi! Zuek baik ez da TURRUNIK!

Alamedako PENTSIONISTAK kalin gaur be!

2022ko azkanengoko enkarteladi burutu dabe gaur eguerdixan herriko PENTSIONISTAK, beraz datorren urteko urtarrillan 9 rarte opor txiki batzuk hartuko dabe euran mobilizaziñoitxan. Gaur pankarta atzin 152 herrittar batu dizela esazku antolakuntzatik, 20 minutu eon diz Alameda erdixan eta ohiko abestixe ta gero agurtu diz datorren urtearte.

Nahitxe Alamedako ekimenai aurtengoz agur esatzen, Abenduan 22 an eguerdiko ordu batetan Anbulatoxu aurrin eingo dan elkarretaratzea juteko deixe ein dabe, OSAKIDETZA DEFENDA DEZAGUN! lelopin. Guk ez badou borrokatzen osasungintza duin baten alde, gero eztau balixoko negarrik etxi. Mediko nahikoik eztala, txandi datorren urteako emozkule….Etxin geatute ixe ezta lortuko!