Imanol Miner Villanuevan urtebetetze egune da gaur!

Imanol Miner Villanuevak urtik beteten dotxuz gaur. Urteko lehenengoko egun honetan 47 tengara nahiko gentzakez ein belarritxik. Muso handi bat Zaballako kartzela!

Hurrengo urtebetetzi Hernani eta Ondarruko kalitan ospatzi gure nahirik handixena! Horretako kalin jarraitxuko dou ontxearte morun danak etxin egon arte!

Elkartasune espetxitan

Atzo etxitan urte barrixai ongi etorrixe emoteko prest geuazen bitxartin, herritxar talde bat Martuteneko espetxe parin egon zan 12xak puntun bertan dazen kidiai “Urte barri on” eta animuk emoteko.

Abenduak 31 (zapatu) GURE ESKUn ekimena Alamedan!

Abenduak 31 (zapatu) eguerdiko 12 xetatik aurrea, Ondarruko GURE ESKU herri ekimena osteabe Alamedan egongo da. Benetan inporta daben gauzak ez dizelako suertin eskun lagatekuk, ein bat geuaz eta txoixodun talo gozu jaten dozun bittartin, eskuratu zeure TRIPONTZIA eta bultzatu herri dinamika hau ekonomikoki burujabe ixan datxin. Beraz badakixu talu ahure eta TRIPONTZIA boltsillure 5 euron trukin 30.000 euro irabazteko aukeri. Saridunak batzuk bañe irabazliok danok! GURE ESKU dalako, 31 an Alamedan alkar ikusiko gaz!