PORTUKO RANPAko kontzertuk hille honetako!

Honek diz hille honetan etxeko dizen kontzertuk Portuko ranpan, Martxoak 25 in JONNY GERRYWELT eta TIRO ta martxoak 31an Mc ONAK eta COAST REBELS, ta albisti zabaldu aurretik jakindou lelengokurako ez dala sarreraik geatzen (nuestro gozo en un pozo). Bigarreneako sarrerak nahi badozue, espabila, NOYA tabernan eta ZURRUMURRU liburu dendan eskuratu zeinkez 8 euron trukin.

Martxoak 8 (eguaztena) DENON BIZITZAK ERDIGUNERA!

Aurtengo MARTXOAK 8 EMAKUMIN NAZIOARTEKO EGUNEko lemi DENON BIZITZAK ERDIGUNERA! ixango da. Egun hau erreibindikazioz betetako egune ixaten jarraitzen dau ta hori erakusteko Alamedan batuko gaz arratsaldeko 5 etatik aurrea bertan antolatutako gune Feministan, gero 7 retan bertatik urtengo dau manifestaziñoik. DANON BORROKI dalako DANOK KALEA!

Zaintza erregimenak danok ikutzen gatxulako. Beste zaintza sistema bat egituratu nahi dou. Badakau nahiku arrazoi: kalik hartzeko momentu de! Batu Ondarruko Mugimendu feministik einddako deialdexeta

Herriko kalik aldarrikapenez jantzitxe daz.

ERNAIk 10 urte! Martxoak 4 (zapatu) ONDARRUTIK BAGABIZ!

Zapato bete beti antolatu dau herriko ERNAI gazte erakundik. Gaztetxin eingo diz ekimen gexenak eta goxetik hasiko diz egitarau beteten, Leirek eta Mikelek hitzaldixe emongo dabe etxebizitzin arazuai alternatibak topatu nahixan, horren ondoren poteue eta bazkaxe. Arratsaldeako bingo musikala, karropoteue illuntzin eta amaitzeko kontzertuk. Eztala zereñik herrixan? Gazte gara gazte eta ez gaude konforme! Etorkizune geu gazelako…batu BORROKA!

10 urte bete dotxuz Ernai Ezker Abertzaleko gazte antolakundik. Ez diz urtero ixaten holako urteurren borobilak eta argazki batzukin gogure nahi dou ekarri Ondarrun Ernaik euki daben eragiñe eta ibilbidi. Sare sozialetan be topa douz militante eta militante-ohixak urte honek gogortzen altza dabezen argitalpenak. Antolakunde baten militatik konpromisu eskatzen dau baine konpromiso horren parte diz be bai irakaspenak, kidik, akatsak, lorpenak, poztasunak eta tristurak… esan leike militantzixi bixitxeko modu bat dala! Eta merezi dabela!

Gora euskal gazteixi eta gora Ernai! Beste urte askun Independentzixi, Sozialismun eta Feminismun alde bide lagun nahi zaittuau!

MARTXOAK 3, Gasteizko sarraskixe gogoratzeko lore eskeintzi!

On dala 47 urte Gasteizen gertatu zin hilketak gogoratzen jarraitzen dou Martxoak 3 an. Bihargiñak euran eskubidik lortu nahixan eta “autoridadik” egurre, ondorixuk 5 langille hil eta ehunka lagun zauritu. Erahilketa horren arduradunak, ezti iñun agertzen. Manuel Fraga, Martin Villa…ixen batzuk emotearren. “No os importe matar” esaldixe ezagun eizan egun horretan.

Urte batzuk diz, herrixan lore eskaintzi eta ekitaldixe antolatzen dana egun hau gogoratzeko, eta aurten be halan ixango da. Monolito aurrin batuko gaz baixakun (Martxoak 3) illuntzeko 7 retan. Herriko L.A.B sindikatuk eta ERNAI gazte erakundik antolatu dabe ekimena.

Hamen da urteko lelengoko ANTXOI!

Martxoa hasiaz batea sartu de herrixan lelengoko antxoi. Arrañe Kantabriako uretan (Santoña aldin) atrapa dabe eta San Antonio Berria txalopa hondarribittarra ixan da Ondarrun lehorreratu dabena, 194 kaja eta 51 granoku. Prezixo aldetik, hasierako arrañak 5,11 euro ordaindu dabe eroslik. Eztakiau señale ona dan arrañe handik agertu ixana, ia hamendik hasten dan azaltzen. Kostera ona opa dotzau Euskal arrantzaliai, aberastasune dalako gure herrirako.